Museu de Arte, Arquitetura e Tecnologia

Koordenatuak: 38°41′45″N 9°11′37″W / 38.695908°N 9.193504°W / 38.695908; -9.193504
Wikipedia, Entziklopedia askea
Museu de Arte, Arquitetura e Tecnologia
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaBelém (Lisboa)
Koordenatuak38°41′45″N 9°11′37″W / 38.695908°N 9.193504°W / 38.695908; -9.193504
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2016ko urriaren 4a
JabeaFundação EDP (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAmanda Levete
Azalera38.000 m²
Webgune ofiziala

Museu de Arte, Arquitetura e Tecnologia (MAAT), portugesez Arte, Arkitektura eta Teknologia Museoa Lisboako museo bat da. 2016ko azaroan inauguratu zen, Tajo ibaiaren ertzean Belem auzoan.

Bi eraikinek osatzen dute MAAT, eraikin berri bat Amanda Levete arkitektoak diseinatua, eta harekin konektaturiko Central Tejo delako zentral elektriko zaharra, zeina Elektrizitatearen Museo izana den urteetan (Museu da Electricidade). Vladimir Djurovic arkitekto libanoarrak diseinatutako paisaia-proiektu batek konektatzen ditu bi espazioak[1].

Proiektuaren sustatzailea eta MAATren jabea Fundação EDP fundazioa da, Portugalgo Energias de Portugal, SA enpresa talde ohiarena dena.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak aurkikuntzak, pentsamendu kritikoa eta nazioarteko elkarrizketarako espazioa eskaini nahi du arte garaikidearen, arkitekturaren eta teknologiaren diziplinen arteko bidegurutzean. [2] Hortaz, artista, arkitekto eta pentsalari garaikideei buruzko Portugalgo zein nazioarteko erakusketak erakusten dira xede eta adin talde guztientzako. Bereziki, erakusketak Portugalgo arte modernoan espezializatutako Fundação EDP fundazioaren arte bilduman oinarrituta hornituta daude.

Eraikin berritzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanda Levete arkitekto britainiarrak diseinatutako egitura 2017ko martxoan amaitu zen. [3] Fatxada kurbatu, luzanga eta obalatua 14.936 teila distiratsuz osatuta dago, partzialki hiru dimentsiotan, uretan etengabe aldatzen ari den argi distiratsuaren aurrean erreakzionatzeko diseinatuta daudenak. [4] Euskarririk gabeko erdiko gela, "Galeria obaloa", altzairuzko eraikuntza batek ahalbidetzen duen altzairu erraldoiaren azpian dago.

Tajoren bokalean dagoen olatu itxurako eraikinak itsas-ibilbidea gogorarazten du. Bertatik hiriaren bista ikusgarriak eskaintzen ditu eraikinak halaber. [5] Proiektuak gutxi gorabehera 3.000 metro koadroko erakusketa-espazio eta 7.000 metro koadroko espazio publikoa hartzen ditu. [6] 20 milioi euro inbertsioarekin[7] helburua izan du museoak interes publikoa Belem auzo historikora itzultzeko eta berau biziberritzeko.

12 m-ko altuera baxua dela eta, MAAT erazopen handirik gabe inetgratzen da Belém auzoan, bertako eraikin historikoak ilundu gabe. [4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) anneke. (2017-05-11). «MAAT, in Lisbon’s waterfront: many cityscapes in a single public space» Guiding Architects (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  2. MAAT - Museum für Kunst, Architektur und Technologie, Tourismus-Verband von Lissabon (visitlisboa.com)
  3. Spiegel am Fluss: MAAT von Amanda Levete in Lissabon, baunetz.de, 4. August 2016
  4. a b Tilo Wagner: Museum of Art, Architecture and Technology (MAAT): Lissabon hat ein neues Kunstmuseum, Deutschlandfunk, 4. Oktober 2016
  5. Jahresbericht 2016, Fundação EDP
  6. MAAT: Museum of Art, Architecture and Technology (maat.pt)
  7. MAAT: Lisboa ganha um novo museu e miradouro sobre o rio. Jornal de Noticias, 3. Oktober 2016 (auf portugiesisch)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]