Mutiloagoiti

Koordenatuak: 42°47′56″N 1°37′02″W / 42.798888888889°N 1.6172222222222°W / 42.798888888889; -1.6172222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arangurengo herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».
Mutiloagoiti
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaAranguren
Administrazioa
Posta kodea31192
Herritarramutiloar
Geografia
Koordenatuak42°47′56″N 1°37′02″W / 42.798888888889°N 1.6172222222222°W / 42.798888888889; -1.6172222222222
Garaiera456 m
Demografia
Biztanleria2.821 (2010:  152)

Mutiloagoiti Aranguren udalerriko kontzejua zen. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2.821 biztanle zituen. 2010eko ekainaren 4an udalaren erabaki baten ondorioz, Mutiloagoiti, Mutiloabeitirekin batu zen, Mutiloa kontzeju berria osatuz.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutiloagoiti Arangurengo udalerriaren iparraldean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean, eta hiriko PA-30 ingurabide autobidearen mendebaldean. Kontzejuak Mendillorrirekin egiten du muga iparraldean, eta Mutiloabeitirekin hegoaldean.

Mutiloabeitin gertatu ez bezala, Mutiloagoitiko herri zaharraren arrasto gutxi mantendu dira, eta kontzejuko eraikin gehienak berriak dira. Orokorrean dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi. Etxebizitzez gain, Mutiloagoitin industrialde txiki bat dago, autobidearen ondoan 2000ko hamarkadatik aurrera garaturikoa.

Mutiloabeiti eta Mutiloagoiti bitartean ehundaka etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten da ("Mutiloabitarte" izeneko proiektuaren bidez), eta azkenik bi kontzejuak elkarturik geratu ziren.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutiloagoitiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
1.427 1.479 1.623 1.837 1.946 2.045 2.097 2.281 2.462 2.669 2.821

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Saturnino parrokia, Erdi Aroan eraiki zela uste den harrizko eraikina da. Dena den, elizaren gaur egungo egitura XVI. mende eta XVII. mendeen artean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorio da.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutiloagoitiko jaiak maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen dira, maiatzaren 21aren inguruan betiere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa