Njávdán
Njávdán | |
---|---|
giza kokalekua | |
Herrixkaren ikuspegia. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Norvegia |
Konderria | Finnmark |
Eskualdea | Iparraldeko Norvegia |
Alkatea | Christine Sagen Helgø |
Geografia | |
Koordenatuak | 69°42′00″N 29°23′00″E / 69.7°N 29.3833°E |
Altuera | 41 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Näätämö edo Neiden ofizialki, (inariko samieraz: Njiävđám; iparraldeko samieraz: Njávdán; skolt samieraez: Njauddâm) Finlandia eta Norvegiako herrixka bat da. 1826. urtean herrixka bi herrialdeen artean banatua izan zen eta ordudanik ibaiak zeharkatzen duen herrixkaren bi aldeak, herrialde ezberdinekoak dira. Näätämö Inarin, Finlandian dago eta Norvegian aldiz, Neiden, Deatnu udalerrian. Alde finlandiarrean, eskola publiko bat dago, non skol samitarrek euren hizkuntzan ikasteko aukera daukaten. Gutxi gorabehera 500 bat biztanle dauzka herrixkak, gehienak alde finlandiarrean.
Skolt samitarrak dira nagusi herrixkan eta abeltzaintzatik bizi dira batik bat; izan ere, euren bizimodua azken urteotan oso gutxi aldatu da. Errusiar kulturaren eraginaren ondorioz, skolt samitarrak kristau ortodoxoak dira. Gainera skolt samieraz hitz egiten den herrixka Finlandiako herrixka bakarrenetarikoa da.
Kapera zaharra 1565. urtean eraikia izan zen ibaiaren hertzeko norvegiar aldean, hondartzatik gertu.
Antzinako istorioek diotenez, santu batek kapera eta ibaiko urak bedeinkatu zituen, eta honen omenez, fededunak abuztuaren amaiera festa bat antolatu ohi dute. Kapera berria aldiz, 1901. urtean eraiki zen, eta arkitektura finlandiarraren erakusgarri zehatza da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez) (Norvegieraz [bokmål]) (Finlandieraz)
Inariko herrixkak | ||
---|---|---|
Akujärvi • Angeli • Inari • Ivalo • Kaamanen • Keväjärvi • Koppelo • Kuttura • Lisma • Menesjärvi • Näätämö • Nellim • Partakko • Riutula • Saariselkä • Sevettijärvi • Törmänen |