Samiera
Samiera | |
---|---|
![]() Sami hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia |
Hiztunak | 20.000 inguru |
Ofizialtasuna | Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartua dago |
Eskualdea | Laponia |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak Ugrofinlandiar hizkuntzak Fino-permiar hizkuntzak Fino-volgaitar hizkuntzak hizkuntza fino-samiak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | smi |
Glottolog | saam1281 |
Linguasphere | 41-AAB |
IETF | smi |
Samiera Eskandinaviako iparraldean samiek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da, laponiera izenez ere ezaguna. 20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da nazioartean: saami (hizkuntza), samic eta abar. Euskaraz, laponiera izena (Laponia lurraldeari lotua), gaur egun baztertzeko joera dago, samiak gutxiesteko erabili izan baita.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1948an, samiera biziberritzeko egitasmo bat eraman zuten aurrera: ipar samiera izeneko aldaera hartu eta finkatu zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusi zutenean. Hala ere, Errusia aldeko samiek euren hizkuntza alfabeto zirilikoarekin idaztea erabaki zuten. Sami horiek alfabeto zirilikoaren aldaera hedatu bat erabiltzen dute, 1937an ofizialki onartua.
Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenbakiak, ipar samieraz idatzita:
- 1 - okta
- 2 - guokte
- 3 - golbma
- 4 - njeallje
- 5 - vihtta
- 6 - guhtta
- 7 - čieža
- 8 - gávcci
- 9 - ovcci
- 10 - logi
- 20 - guoktelogi
- 30 - golbmalogi
Samiera idatzia eta egoera soziolinguistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samieraren egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da. Hiztun gutxi ditu, eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatua dago. Hizkuntzaren aldaerez hitz egiten bada ere, forma literario finkatu desberdin horiek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza horien multzoa izanik. Bederatzi hizkuntza eta bakoitzaren baitan hizkelgiak[1]. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektoez hitz egiten da normalean, nahiz eta batzuetan euren artean ez diren ulertzen. Ondokoak samiera forma desberdinak dira:
- Hegoaldeko taldea:
- 1 Hegoaldeko samiera (Norvegia, Suedia): 500 bat hiztun. ISO 639-2: sma
- Erdiko taldea:
- 2 eta 3 Ume samiera eta Pite samiera beste aldaera batzuk dira. Aldaerok desagertzear daude, 20 hiztun baino gutxiago baititu bakoitzak.
- 4 Lule samiera (Norvegia, Suedia): Samieraren baitako bigarren talde handiena, 1.500 bat hiztunekin. ISO 639-2: smj
- Iparraldeko taldea:
- Ekialdeko taldea:
- 6 Skolt samiera (Näätämö eta Nellim-Keväjärvi distrituak, Inari udalerria, Finlandia; Errusian ere mintzatzen da): 400 bat hiztun. SIL: LPK, ISO 639-2: sms
- 7 Inariera (Enare Sami) (Inari, Finlandia): 500 bat hiztun. SIL: LPI, ISO 639-2: smn
- 8 Kildin samiera (Errusiako Kola penintsula): 650 bat hiztun SIL: LPD
- 9 Ter samiera beste aldaera bat da, desagertzear dagoena, 20 hiztun baino gutxiago baitu.
- Akkala samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi samiera, azkenik, XIX. mendean desagertu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Elustondo, Miel A.. (2018). «Etorkizuneko liderrak elkar ezagutzen. > 'Samiera Finlandian'» Argia (2.615 zk.) ISSN 0213-909X. (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 'Samien iraultza isila' erreportajea Argia astekarian (2007-02-25)
- Ole Henrik Magga samien lehen lehendakariarekin elkarrizketa Argia astekarian (2007-02-25
- Aili Keskitalo samien legebiltzarreko lehendakariarekin elkarrizketa Argia astekarian(2007-02-25)
- Sami eskolei buruzko bideoa Argia.com-en
- (Ingelesez) Samiera baliabideak.
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
|