Nafarroaren eraketa
Nafarroa | |||
---|---|---|---|
{{{bertako_izena}}} | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Iruñea , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | ||
Azalera | 10.391 | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Yolanda Barcina (UPN) | ||
Demografia | |||
Bestelako informazioa |
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Nafarroaren eraketa VIII. eta XV.. mendeen artean egituratu edo sortu egin zen. Nafarroa berez, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriaren erdialdean eta hegoaldean dagoena, gaur egun Nafarroako Foru Erkidegoa osatzen duena.
XVI. mendean Gaztelak Nafarroako Erresumaren gehiengoa inbaditu zuen. Iberiar penintsulan zegoen zatiak Nafarroa Garaia izena hartu zuen, gainerakoa, Ipar Euskal Herrian zegoen seigarren merindadea Nafarroa Beherea edo Baxenabarre izanik.
Gaur egun Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herrialdeek hartzen duten lurraldea VIII. eta XV. mendeen artean egituratu zen. Erdi Aroan euskal eremua lurralde zatitua izan zen, bai lur eremuen banaketari bai politikari dagokienez. Zatiketa horren erakusgarrietako bat izaera administratibo propioa duten herrialdeen kopurua da hasieran sei ziren, geroago zazpi, eta beste bat lurralde horiek guztiak erreinu beraren mende egon ez izana, eta erreinu baten mendetik beste baten mendera igaro izana. Atal honetan prozesu horiek, alegia euskal herrialdeek gaur egungo mugak nola iritsi zituzten azaltzen duten prozesuak, izango dira aztergai.
Mugak finkatzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko erreinuan Antso Handiak (1004- 1035) hedatze kanpainei berriro ekin ordez muga lurrak sendotzea erabaki zuen, eta horretarako gotorleku sail bat eraiki zuen Funeseko haranetik Cinca ibaiaren lurretaraino, Aragoiko konderrian azkeneko hori.
Izan zituen famili harreman ugariak zirelaeta, gainerako erreinu kristauen politikan esku hartze handia izan zuen, baina, musulmanei kendutako Sobrarbeko lurrak (1017) eta Aragoiko sortaldean jarauntsitako Ribagorzako konderria (1018) besterik ezin izan zuen monarkiara gehitu. Azkeneko hau, teoriaz, baina ez praktikan, errege frankoen mendean zegoen, Kataluniako konderrien antzera, baina Pirinioez haraindiko erregeak ez ziren gai une horretan, benetako aginpidea zuten tokitik hain urruneko eskubideei eusteko.
Sartaldera, Muniak, erregearen emazteak, Gaztelako konderria jarauntsi zuen haren neba Gartzea hil zenean (1029). Izen horren pean lurralde zabal eta desberdinak sartzen ziren, Arabako eta Bizkaiko lurrak ere bai nonbait, artean muga lausoak bazituzten ere. Eskualde horietako agintaritza Leongo erregeari zegokion, eta erabidetsu izan nahian, Antso Handiak bere legezko bigarren seme Fernandoren esku utzi zuen Gaztelaren gobernua, Iruñeko monarkiaren lurralde izatera igaro gabe. Antso hil arte (1035) ez zen Nafarroako mugetan aldaketa garrantzizko eta iraunkorrik izan.
Erriberaren konkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aragoitarren dinastiak sustraitik aldatu zuen Iruñeko erregeen Islamari buruzko politika. Erregetzara heltzeko erabilitako moduak Aita Santuaren politikaren aliatu sendoak bihurtu zituen, eta politika horren barruan sartzen zen, beste proposamen askoren artean, kristandadea gerraren bidez hedatzea.