Yolanda Barcina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yolanda Barcina
Yolanda Barcina

2011tik – 2015ko uztailaren 20ra
Lehendakariordea   Lourdes Goikoetxea
Aurrekoa Miguel Sanz
Ondorengoa Uxue Barkos

1999 – 2011
Aurrekoa Javier Chourraut
Ondorengoa Enrique Maya

Jaiotza 1960ko apirilaren 4a
(55 urte)
Burgos
Alderdi Politikoa UPN


Yolanda Barcina Angulo (Burgos, 1960ko apirilaren 4) Nafarroako Gobernuko lehendakaria izan zen 2011 eta 2015 bitartean. 1999 eta 2011 urteen bitartean Iruñeko alkatea izan zen. Gaur egun Jose Vallejo arkitektoarekin dago ezkondurik (nahiz eta 2010.ean banandu ziren) eta Oscar izeneko seme bat dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgosen jaio bazen ere, txikia zelarik gurasoak Portugaletera etorri ziren bizitzera, ama bizkaitarra baitu. 17 urte zituela botika ikastera aldatu zen Iruñera, Nafarroako Unibertsitatera. 1984an farmaziako doktorea izatera iritsi zen unibertsitate horren eskutik eta bere tesia aparteko saria izan zen. 1988. urtean, plaza lortu zuen irakasle titular moduan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1990. urtean Euskal Herriko Unibertsitatera joan eta Farmazia Fakultateko dekano-ordea izan zen. Hurrego urtean, 1991an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko elikagaien teknologia sailean sartu zen, eta 1993an, elikadura eta bromatologiako katedra eskuratu zuen unibertsitate horretan. 1995. urtetik 1996. urtera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeaketa akademikoko errektoreordea izan zen. Gaur egun, hango gizarte kontseiluko kidea da. [1]

Jarduera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikagintzan 1996ko irailean hasi zen, independente moduan baino UPN ren eskutik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Saileko kontseilari izendatu zutenean, Miguel Sanz Sesma buru zuen Gobernuan. Izendapen horrekin, Nafarroako Gobernuan parte hartu duen lehen emakumea izan zen.[1]

Iruñeko alkatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo hauteskunderako, 1999. urtean, UPNko Iruñeko zerrendaren buruan kokatu zen, nahiz eta 2000 arte alderdira ez afiliatu. Iruñeko alkatetza lortu duen lehendabiziko emakumea izan da. 2003ko hauteskundeetan, polemikak polemika, berriro irabazi zuen, gehiengo osoa lortzeko zinegotzi bat falta bazitzaion ere. CDNrekin batera osatu zuen gobernua 2007. urtera arte.

2007ko hauteskundeetan zinegotzi kopuru berbera lortu zuen baina CDNk bere bi karguak galdu zituen. Hala ere, boterean jarraitu zuen 2007-2011 legegintzaldian PSNren abstentzioari esker, hauek Uxue Barkos (Nafarroa Bai) alkate izan zedin eragotzi zutelako EAE-ANVrekin batera ez bozkatzearren.

Alkate kargu medio, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko Batzorde Betearazleko batzordekidea izan da eta Kontseilu Federaleko kidea. Halaber, Udalerri arteko Lankidetzako Iberoamerikako Erakundeko (OICI) eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Erakundeko (IULA-FMCU) kidea izan da.[1]

2009ko apirilaren 19an, UPNko lehendakari hautatu zuten.

Nafarroako lehendakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzean hauteskundeak egin ziren Nafarroako Parlamenturako. UPN alderdirik bozkatuena izan zen eta 19 eserleku erdietsi zituen, aurrekoan baino 3 gutxiago. PPk, 1987z geroztik bere izenarekin aurkezten zen lehendabiziko aldian, 4 lortu zituen. Emaitza horien ondorioz, UPNk eta PSNk gobernu hitzarmena adostu zuten, eta Yolanda Barcina Nafarroako lehendakari izendatu zuten, PSNko Roberto Jimenez lehendakariorde zuela. Kargu hori eskuratu zuen lehendabiziko emakumea da Yolanda Barcina.

2011ko urrian, Tolosa Okzitaniako bilkura ofizial batean hiru tarta bota zizkioten aurpegira AHTaren aurkako protesta ekintza batean.

2012ko ekainaren 14an, Yolanda Barcinak Roberto Jimenez lehendakariordea gobernutik egotzi zuen, leialtasunik gabe jokatu zuela leporatuta.[2] Segituan, PSNko bi kontseilariek (Anai Astiz eta Elena Torres) dimititu zuten. Gobernu hitzarmena modu horretan hautsita, UPNk ez zuen behar adina eserleku Parlamentuan legerik aurrera eramateko. Hartara, 2013ko aurrekontuak 2012tik luzatu ziren.

Testuinguru horretan, CANeko dieten eskandalua zabaldu zen. 2013ko martxoan jakinarazi zen Yolanda Barcinak eta Miguel Sanzek, besteak beste, 2010eko abuztutik 2011ko ekainera arte dieta bikoitzak kobratu zituztela egun berean CANeko Sortzaileen Batzorde Iraunkorrean, bi bileraren artean tarte bat utzita.[3] Eskandalua dela eta, Yolanda Barcinak adierazi zuen dietak itzuliko zituela[4] eta Parlamentuak dimititzeko eskatu zion martxoaren 11n.[5]

Barcinak ez zuen dimititu. Handik egun batzuetara (martxoaren 17an) UPNk egin zuen IX. Batzarrean, Alberto Catalan presidenteordearekin lehiatu zen Yolanda Barcina alderdiko presidentetza lortzeko, aurreko asteetan hautagaitza bakarra aurkezteko ahaleginek porrot egin ondoan. Eskandalua gorabehera, Barcina atera zen garaile tarte txiki bati esker.[6]

2014ko azaroaren 10ean, Yolanda Barcinak adierazi zuen ez zela berriz izango Nafarroako gobernuko presidentea. Uko egin zion 2015eko foru hauteskundeetan UPNren zerrendaburua izateari.[7][8]

Uxue Barkos Yolanda Barcina Miguel Sanz Javier Otano Juan Cruz Alli Gabriel Urralburu


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yolanda Barcina Aldatu lotura Wikidatan