Nagore Fernandez
| Nagore Fernandez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bermeo, 1997ko apirilaren 23a (28 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikertzailea eta literatura-kritikaria |
| Enplegatzailea(k) | Berria |
Nagore Fernandez Zabala (Bermeo, Bizkaia, 1997ko apirilaren 23a) EHUko ikertzailea eta literatura kritikaria da.[1] 2020tik Berrian dihardu literatur kritikari.[2]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Ikasketak amaitu zituen 2019an. Ondoren Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterra egin zuen.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidearen hasieratik aztergai izan du euskal ipuingintza modernoa, eta genero-ikuspuntutik ikertu ditu lan horiek. Hala, bere burua kritika feminista garaikidean kokatu du.[3] Genero-ikuspegia txertatuta duten lanen María Goyri saria jaso zuen 2020an Euskal ipuingintza garaikidea genero-politikaren argitan: maskulinitate eta feminitate ereduak aztergai master amaierako lanagatik.[4]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berria egunkarian kritika ugari argitaratu ditu, Armiarma kritiken hemerotekan jasota daudenak.[2] Horrez gain, arlo akademikoan ere argitaratu du:
- Feminist agenda(k) Eider Rodriguezen Katu jendea eta Bihotz handiegia ipuin liburuetan. Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, 1-2, 49-82. or. (2021).[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ORCID» orcid.org (kontsulta data: 2021-12-08).
- ↑ a b Fernandez, Nagore. «Nagore Fernandez» Berria (kontsulta data: 2021-12-08).
- ↑ Fernández Zabala, Nagore. (2020-05-22). Genero politika XXI. mendeko lehenengo hamarkadako euskal ipuingintzan. (kontsulta data: 2021-12-08).
- ↑ «Maria-Goyri-Trabajos-premiados - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» Berdintasunerako Zuzendaritza (kontsulta data: 2021-12-08).
- ↑ Zabala, Nagore Fernandez. (2021). «"Feminist agenda(k)" Eider Rodriguezen "Katu jendea" eta "Bihotz handiegia" ipuin liburuetan» EGAN (2): 49–82. ISSN 0422-7328. (kontsulta data: 2021-12-08).