Naicako haitzuloa

Koordenatuak: 27°51′03″N 105°29′47″W / 27.8508°N 105.4964°W / 27.8508; -105.4964
Wikipedia, Entziklopedia askea
Naicako haitzuloa
Motahaitzulo eta Geoda
Geografia
Map
Koordenatuak27°51′03″N 105°29′47″W / 27.8508°N 105.4964°W / 27.8508; -105.4964
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chihuahua
Municipality of MexicoSaucillo (udalerria)
Mexikoko herriaNaica

Naicako haitzuloa, baita ere Kristaleen haitzuloa, Mexikoko Naica herrian dagoen haitzulo ospetsua da. Naicaco Saucillo udalean dago, Chihuahua estatuan. Lur azpian Naicako meatzearekin konektatuta dago; azken horretatik berun, zink eta zilar ateratzen da. Bere ospea batez ere selenitako (igeltsu, CaSO4·2 H2O) kristal erraldoien ondorioz dator. Kristal horiek batez ere kamara nagusian biltzen dira eta batzuk naturan aurkitutako kristal handienak dira.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizean orain arte aurkitutako kristal handienak 12 metroko luzera du eta 4 metro diametrokoa; bere pisua 55 tonakoa da. Haitzuloa oso beroa da: tenperatura 58° ingurukoa da; halaber, hezetasun maila ere oso altua da, %90-%99 tartekoa. Bero eta baldintza horiek direla eta, leizea esploratu gabe dago: barruan sartzeko ikerlariek babesa bereziak erabili behar dituzte eta ezin da hamar muinutu baino gehiago bertan egon.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitzuloa Eloy eta Javier Delgado anaiek aurkitu zuten, 2000.urteko apirilean. Delgado anaiak mehatzariak dira. Ondoren, leizea ikertzeko zientzilari talde batek «Naica Proeiktua» sortu zuten. Publikoa ezin da leizean sartu.

Naicatik ateratako Anhidrita puska bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]