Naroa Intxausti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naroa Intxausti
Bizitza
JaiotzaBilbo1981eko martxoaren 26a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta opera abeslaria
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
naroaintxausti.com

Naroa Intxausti Bolunburu (Bilbo, Bizkaia, 1981eko martxoaren 26a) sopranoa da. Naroa Intxaustik piano eta kantu ikasketak egiten ditu Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga" Goi mailako Kontserbatorioan, Inmaculada Martinez irakasle duelarik, kalifikazio bikainak lortuz. Era berean Ingelesa, Italiera eta Alemaniera (Hizkuntz Eskolako Goi Maila), EGA eta Frantsesa (Hizkuntz Eskolako Erdi Maila) ikasten ditu.

Master-Class-ak izan ditu Teresa Berganza, Carlos Álvarez, Ana Luisa Chova, Enedina Lloris, Isabel Rey, Ana Mª Sánchez, Alejandro Zabala, Miguel Zanetti, Dalton Baldwin, Giancarlo del Monaco, Emilio Sagi, eta abarrekin.

Bai opera, errepertorio sinfonikoa zein liederrak abesten ditu. Hainbat sari irabazi ditu Lehiaketa Internazionaletan. 2000. urtean izan zen bere estreinaldia Misa de la Coronación izenekoarekin. Bestalde, opera estreinaldia 2003.ean izan zen, Bastian eta Bastiana izenekoarekin, Bastiana antzeztuz.

Handik aurrera, lan ugari antzeztu ditu. Hauen artean: Fidelio (Marzelline), Le Nozze di Figaro (Susanna, Barbarina), Agrippina (Poppea), La finta giardiniera (Sandrina), La Cenerentola (Clorinda), Der Freichütz (Ännchen), La Bohème (Musetta), Carmen (Frasquita), Acis and Galatea (Galatea), Victoria und ihr Husar (Lia San), Oberto (Imelda), Norma (Clotilde), Suor Angelica (Suor Genovieffa), Der ferne Klang (F. Schrecker), La Tabernera del Puerto (Marola), El Retablo de Maese Pedro (Trujamán), 9. Sinfonie (Beethoven), Carmina Burana (Orff), Die Jahreszeiten (Haydn), Herminie (Arriaga), Réquiem (Fauré), Matthäus Passion, Kantate 51, Magnificat (Bach), Exsultate Iubilate, Regina Coeli 108, Regina Coeli 127 (Mozart).

Zuzendaria anitzekin egin du lan. Adibidez: Edmon Colomer, Adrian Leaper, Michael Güttler, Michael Hofstetter, Antoni Ros Marbà, Pedro Halffter, Christophe Rousset, Günter Neuhold, Marco Zambelli, Eduardo López Banzo edota Florian Ludwig. Baita ere honako eskena zuzendariekin: Giancarlo del Monaco, Peter Mussbach, Lluis Pasqual, Emilio Sagi, Nigel Lowery, Balázs Kovalik.

Orkestren artean halako hauek aurkitzen dira: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Vallés Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Irrati eta Telebista Orkestra Sinfonikoa (RTVE), Sevillako Orkestra Sinfonikoa, Liceuko Orkestra Sinfonikoa, Balearretako Orkestra Sinfonikoa, Al Ayre Español, Deutsches Kammerorchester Berlin.

Gran Teatre del Liceu (Bartzelona), Berliner Philharmonie, Konzerthaus Berlin, Teatro Maestranza (Sevilla), OLBE – ABAO, Euskalduna Jauregia (Bilbo), Palau de la Musica Catalana, Auditori (Bartzelona), Teatro Monumental (Madrid), Arriaga Antzokia (Bilbao), Baluarte Antzokia (Iruñea), Auditori de Palma de Mallorca, Castell del Bellver (Mallorca), Gayarre Antzokia (Iruña) bezalako antzokietan aurkeztu du bere lana.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.