Teresa Berganza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Berganza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Teresa Berganza Mariana
JaiotzaMadril1933ko martxoaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSan Lorenzo de El Escorial2022ko maiatzaren 13a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Félix Lavilla Munarritz  (1957 -  1977)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, aktorea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Academia de las Artes Escénicas de España
Genero artistikoaopera
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
pianoa

teresaberganza.com
IMDB: nm0073979 Allmovie: p5589
Facebook: bravaberganza Spotify: 6myXAUJ8cAp5oSXId946SJ iTunes: 319082 Musicbrainz: 5ad2e7ff-2d19-44c1-a2e1-bdeca63e57b3 Discogs: 837527 Allmusic: mn0000650027 Edit the value on Wikidata

Teresa Berganza Vargas (Madril, 1933ko martxoaren 16a - San Lorenzo de El Escorial, 2022ko maiatzaren 13a) espainiar mezzo-sopranoa izan zen. Kantua eta pianoa ikasi zituen Madrilgo Kontserbatorioan. 1957an, Dorabellaren papera eskaini zioten Mozarten Così fan tutte operan, Aix-en-Provencen. Hurrengo urtean, interpretazio bikainak egin zituen mundu zabaleko hainbat lekutan. Besteak beste, Isolier izan zen Rossiniren Comte Ory operan, Milango La Scala antzokian; Cherubino, Mozarten Figaroren ezteiak operan, Britainia Handian; eta Isabella, Rossiniren L´italiana in Algeri operan, Estatu Batuetan. 1960an, Rosinaren papera egin zuen Rossiniren Il barbiere di Siviglia operan, Londresko Covent Gardenen, eta 1967an, lehen aldiz abestu zuen New Yorkeko Metropolitan Opera Housen. Estilista bikaina izan zen, eta maisutasun handiz abesten zituen bereziki kanta espainiarrak eta Rossiniren operak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]