Nary Ly
Nary Ly | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kanbodia, 1972ko ekainaren 6a (51 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kanbodia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Pasteur Institutua Icahn School of Medicine at Mount Sinai (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta zientzialaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 55 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,60 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nary Ly (1972ko ekainaren 6a) kanbodiar zientzialaria eta atleta da, distantzia luzeko lasterketetan espezializatua. Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Kanbodiako lehenbiziko maratoilaria izan zen, 2016an, Rio de Janeiron.[1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Khmer Gorrien erregimen genozida pairatu zuen haurtzaroan, eta familiatik bereizia izan zen. Vietnamgo errefuxiatu eremu batean bizi izan ondoren, 1981ean, Gurutze Gorriari esker, Frantzian hartu zuen babes. Parisen Laborategiko Goi-mailako Teknikari formakuntza jaso, eta Pasteur Institutuan osatu zituen ikasketak. Giza Immunoeskasiaren Birusari (GIB) buruzko doktore tesia egin zuen Bordeleko Unibertsitatean.[2]
2006an egin zuen bere lehenbiziko maratoi erdia, Siem Reapen, GIBak kutsatutako umeentzako dirua biltzeko helburuarekin. Horren ondoren, erronka handia jarri zion bere buruari: 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzea maratoi proban Kanbodiaren izenean. Baina, gogor entrenatu arren, Kanbodiako Olinpiar Batzordeak ukatu zion baimena. 2015ean, Salvador Calvo espainiar ultrafondista hartu zuen entrenatzaile; Valentziako maratoia hiru orduren azpitik egin ondoan, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko gonbidapena eman zioten.[3] Azken postuan izan bazen ere, Rio de Janeiroko maratoia amaitzea lortu zuen, ikusteen eta gainerako lasterkarien txalo artean.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Fernandez, Fulgencio. Niña en un campo de exterminio, sola en un país extraño, olímpica con 44 años, científica... leonesa. La Nueva Crónica, 2021eko abuztuak 29, lanuevacronica.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Perez Soto, Fernando. Salva Calvo y la camboyana Nary Ly, de la aventura al sueño olímpico en Río. La Vanguardia, 2016ko otsailak 14, lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Nary Ly, una camboyana con acento español en Río. Mundo Deportivo, 2016ko abuztuak 13, mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Nary Ly Creates History for Cambodia at Rio. Khmer Times, 2016ko abuztuak 16, khmertimeskh.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).