Narya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Narya, Suaren eraztuna edo Eraztun gorria ere deitua, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den eraztun magiko bat da.

Narya, Botere eraztunik boteretsuenetako bat da eta, Eraztunen Jauna eleberrian agertzen den "Hiru Eraztun Errege Elfoentzat zerupean" bertsoak adierazten dituenetako bat. Bere botereen artean, bihotzak biziberritu eta kemena emateko ahalmena zuen. Urrezko eraztun bat zen, errubi gorri batekin apaindua. Nar hitza, sindarinez, suarekin eta eguzkiarekin lotua dago.

Zelebrinborrek sortu zuen Sauron Eregionetik joan ondoren, eta jaun ilunaren eraginetik aske zegoen, elfoek, Eraztun bakarra egina izan zela jakitean, Narya ezkutatu egin baitzuten, baina, gainontzeko eraztunak bezala, eraztun bakarraren boterearen mende zegoen. Elfoen eta Sauronen arteko gerraren hasieran, Zelebrinborrek, Narya eraztuna, Vilya eraztunarekin batera, Noldorren erregea zen Gil-Galadi utzi zion. Honek, era berean, Zirdani utzi zion, Portu Grisetako jaunari, Gil-Galad hil ondoren matendu zuena.

Eguzkiaren Hirugarren Aroaren erdialdean, Zirdanek, Istariak Portu Grisetan lehorreratu zirenean eraztuna, Gandalfi eman zion, Zirdanek, beste inork baino sakonago ikusten baitzuen Erdialdeko Lurraldean, eta bazekine Gandalf nondik zetorren, baita hau nora zihoan ere, eta, Azti guztien artean, altuera izpiritualik handiena zuena Gandalf zela nabaritzen zuen, garrantzi gutxien zuena bazirudien ere. Honako hau esanez eman zion:

« Tori eraztun hau, lanak eta nekeak izango baitituzu. Hau, Suzko Eraztuna da, eta, berarekin, agian, bihotzak biziberritu eta antzinako kemena itzuli ahal izango diezu hozten ari den mundu batean. Niri dagokidanez, nire bihotza itsasoarekin dago, eta kostalde grisen ondoan egongo naiz azken itsasontzia abiatzen den arte. Ordurarte egongo naiz zure zain. »
Istariak. Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko Amaitu gabeko ipuinak

Ordutik aurrera, Gandalfek izan zuen, bere etxean Sauronen aurka erabiliz eta berataz baliatuz guztien bihotzak biziberritzeko Jaun Ilunaren aurkako borrokan. Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran. Eraztun bakarra suntsitua izan ondoren, une horretan, eraztun guztiek euren boterea galdu zutelarik, Gandalf Mithlonden ontziratu zen Eraztunaren gainontzeko eramaleekin batera, Narya eraztuna, Antzinako Mendebalderantz eramanez.