Vilya

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vilya, "Airearen eraztuna" edo "Eraztun Urdina" ere deitua, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den eraztun magiko bat da.

Vilya, elfoen hiru eraztunetatik boteretsuena da. Urre hori hutsezkoa eta kolore urdinezko zafiro bat sartua zuela, indartze eta sendatze eraztun bat zen.

Zelebrinborrek sortu zuen Sauron Eregionetik joan zenean, eta jaun ilunaren eraginetik aske zegoen, elfoek, Eraztun bakarra egin zela jakin zutenean, Valya ezkutatu baitzuten, baina, gainontzeko eraztunak bezala, eraztun bakarraren boterearen mende zegoen. Elfoen eta Sauronen arteko gerraren hasieran, Zelebrinborrek, Vilya eraztuna, Narya eraztunarekin batera, Noldorren errege zen Gil-Galadi utzi zion. Honek, bere aldetik, Elrondi utzi zion bere bigarren agintari bezala abiatu zenean Azken Aliantzaren Gerran.

Gerra honetan zehar Gil-Galad hiltzean, Elrondek eraztuna mantendu zuen, eta eraztun honen botereari esker geratu zen Rivendel Sauronen begiradatik ezkutatuta, eta, honen ondorioz, hiri hau, gorputzeko, buruko eta izpirituko zauriak sendatzen ziren toki bihurtu zen, arte, ezagutza eta bake tokia.

Vilyak, gainontzeko eraztunek bezala, bere boterea galdu zuen Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran, Eraztun bakarra suntsitua izan zenean. Elrond berarekin ontziratu zen Portu Grisetan, eraztunaren gainontzeko eramaleekin batera, Antzinako Mendebalderantz bidean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]