Natalia Kutxinskaia
Itxura
Natalia Kutxinskaia | |
---|---|
(1967) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1949ko martxoaren 8a (75 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint Petersburg Lyceum 239 (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Pisua | 48 kilogramo |
Altuera | 158 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Natalia Aleksandrovna Kutxinskaia — errusieraz: Наталья Александровна Кучинская — (Leningrado, gaur egungo San Petersburgo, Errusia, 1949ko martxoaren 8a) sobietar gimnasta artistikoa da, oreka-barrako probetan, asimetrikoetan eta lurzoruan aditua..[1] Sobietar Batasunarekin lehiatuz, 1968an txapeldun olinpiko bikoitza izatea lortu zuen.[2]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dortmundeko Munduko Txapelketan (1966), sei domina eskuratu zituen:
- Urrezko hiru domina, asimetrikoetan, oreka-barra eta lurzoruan
- Zilarra taldekako lehiaketan
- Zilarra, banakakoan, Věra Čáslavská ondoren
- Brontzea zaldi-jauzian
1968an Mexikoko Olinpiar Jokoetan, lau domina lortu zituen:
- Urrea, taldekakoanTxekoslovakiaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik;
- Urrea, oreka-barran
- Brontzea, lurreko ariketan
- Brontzea, banakakoa orokorrean Věra Čáslavská txekoslovakiarraren eta Zinaida Voronina herrikidearen ondoren.