Natalia LL

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia LL

Bizitza
JaiotzaŻywiec1937ko apirilaren 18a
Herrialdea Polonia
Heriotza2022ko abuztuaren 12a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Andrzej Lachowicz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEugeniusz Geppert Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, margolaria eta performancelaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZwiązek Polskich Artystów Fotografików (en) Itzuli
Mugimenduaarte feminista
nataliall.com…

Natalia Lach-Lachowicz, ezagunagoa Natalia LL izenez (Ywiec, Polonia, 1937ko apirilaren 18a2022ko abuztuaren 12a) poloniar artista kontzeptualista izan zen.[1] Pinturaren, instalazioaren, argazkiaren, marrazkiaren, performancearen eta bideoartearen bidez egin zuen lan. 1970eko hamarkadaren hasierako abangoardia feministako irudiak sortzen aitzindaria izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natalia Lach-Lachowicz Bielsko-Bialan bizi izan zen 1946tik 1956ra bitartean, eta hantxe amaitu zituen oinarrizko eta bigarren hezkuntza. 1957tik 1963ra, Arte Ederren Estatuko Ikastetxean ikasi zuen (gero, Eugeniusz Geppert Arte Ederren Akademia) Breslavian, S. Dawski irakasleak gainbegiratuta osatu zuen bere maisutza.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an hasi zen argazkiak ateratzen, Bronisσaw Kupiec irakasleak hirugarren ikasturtean emandako ikastaro baterako. Sarrerako ikastaroa izan zen, eta argazkigintzaren oinarrizko kontzeptuak hartu zituen ardatz, beira eta grafikoak diseinatzeko metodo lagungarri gisa.[3]

Denborarekin ulertu zuen diziplinak ikusizko sorkuntzarako aukera ematen ziola, grafikoekin edo pinturarekin zerikusirik ez zuena. Horri buruzko adierazpen hauek egin zituen:

"iruditu zitzaiola argazkiak aukera ematen digula gertaera bakar eta misteriotsu batean, fenomeno batean, ohiko errealitatea aldatzeko. Ziur nago nire argazki-jarduerak munduan berezitasuna eta originaltasuna aurkitzeko ahalegina izan zirela.[3]

1964an, Association of Polish Art Photographers (ZPAF) elkartearen diploma jaso zuen. Kontzeptualismoaz arduratzen hasi zen 1960ko hamarkadaren amaieran, "aurpegi-geografiako" argazkiekin esperimentuak egin ondoren. Aurpegi bateko zatiak bizitza errealean baino handiagoak ziren.[3]

Permafo taldea eta galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean, Zbigniew Dσubak, Andrzej Lachowicz eta Antoni Dzieduszyckirekin batera, Permafo taldea eta galeria sortu zituen Wrocawn; 1981era arte jardun zuen, eta Poloniako fotomedio artistikoen katebegi garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren jarduerek "areagotu egiten zituzten artearen muga mugagabeak, haren jarraipena, eguneroko bizitzako fenomenoen eta egoera artistikoen antzekoa, eta argazkigintzak eta zinemak dokumentatzen zituzten".[4] Elkarte horrek arte kontzeptualeko artista garrantzitsuenetariko batzuk sortu zituen Polonian.[3]

Feminsta eta irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975etik aurrera, arte feministaren nazioarteko mugimenduan parte hartu zuen, eta zenbait sinposio eta erakusketatan parte hartu zuen.

2004az geroztik, irakasle nagusi gisa hasi zen lanean Poznago Arte Ederren Unibertsitatean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Consumer Art eta Post Consumer Art (1972 – 1975) seriea emakumeek pornografian duten irudikapen komunari buruzko galderak egiten dituzten argazkiak eta filmak dira.[5] Lan horiek zuri-beltzeko eta koloretako bi argazki eta film dituzte, eta hainbat produktu kontsumitzen dituzten emakumeen erretratuak erakusten dituzte: bananak, saltxitxak edo gelatina.[6]

2019ko apirilean, Consumer Art seriea zentsuratu eta Varsoviako Museo Nazionaleko bilduma kendu egin zuten Jerzy Miziolek zuzendariaren aginduz. Museoko zuzendariak bere erabakia arrazoitu zuen, eta adierazi zuen, itxuraz, publikoaren zati bat kexatu egin zela eta “gazte sentiberak haserretu ditzaketen lanak erakustearen aurka zegoela”.[7]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko domina, Kulturaren merezimenduaren domina - Gloria Artis, Kultura eta Ondare Nazionaleko Ministerioa, Polonia, 2007.[8]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rebelle: Arte y feminismo 1969-2009, Museum voor Moderne Kunst, Arnhem, Herbehereak, 2009.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]