Natalia Lacunza
Natalia Lacunza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1999ko urtarrilaren 10a (25 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta egile abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Natalia Lacunza Sanabdón (Iruña, 1999ko urtarrilaren 10a) nafar abeslaria, 2018an Operación Triunfo saioan parte hartu zuena.
2018an Operacion Triunfon akademiara sartu aurretik, komunikazio audiobisuala ikasten ari zen unibertsitatean. Bere izen artistikoa Elian Bay da, bere abeslari gustukoenean oinarrituta, hau da, James Bay. Telecinco-ko La Voz programan agertu zen baina ez zuen arrakastarik izan.
Abeslaria izateaz gain, gitarra, biolina eta pianoa jotzen ditu. Bere bizitzan zehar, estilo klasikoa, garaikidea eta modernoa ikasi ditu.
Programan zehar hainbat artista famatuen abestiak abestu ditu, esaterako: Rosalia, Beret, Lady Gaga, Sia, Coldplay, Bunbury, Soft Cell, Zara Larsson, Britney Spears…
2019ko Eurovisionera joateko parte-hartzaile bat izan zen Nadie se salva eta La clave kantekin.
Bere erreferenteak James Bay, Amy Winehouse, The XX, Billie Eilish eta Rosalia izan dira.