Edukira joan

Natalia Ortiz Ceberio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Ortiz Ceberio
Bizitza
JaiotzaDonostia
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAustralia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Technology Sydney (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, autorea, unibertsitateko irakaslea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Natalia Ortiz Ceberio (Donostia, Gipuzkoa) ikerlari, irakasle, idazle, eta zinema zuzendaria da. Marta plana aurkitu, ikertu eta zabaldu du liburu eta filmen bitartez.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 hamarkadaren erdian joan zen Australiara, espainiarrek herrialde horretara egindako inmigrazioa ikertzera.[1] Gai horri buruzko tesia prestatzen ari zela, Marta planarekin egin zuen topo Ignacio Garcíaren ikerketan.[2] Egindako ikerketa sakonaren ondorio dira El Plan Marta (1960-1963) liburua eta Javier Castrorekin batera egindako El avión de las novias filma, RTVE-ren babesa izan zuena.[1][3][2]

Egun, Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitateko irakaslea da, bertan Ikasketa Hispanikoen saila koordinatzen du.[4] [5] Horrez gain, Australia eta Zelanda Berriko espainiar zinema jaialdiaren sortzaileetako bat da, hamabost urtez zuzendu izan du.[6] Australian dagoen Espainiako ondare kulturalaren elkartearen zuzendari eta sortzailea ere bada, besteak beste, elkarteak ikerketa sustatzen du.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Plan Marta (1960-1963)[7][8]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El avión de las novias (Ezkongaien hegazkina) (2020)[9][10]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an Elisabet Katolikoaren Ordena, espainiako kultura Australian zabaltzeagatik.[4]
  • 2019an Film onena, Victoria Multicultural Film Festival (Memory).[5]
  • 2022an Film latino onena, Cannes World Film Festival (Ezkongaien hegazkina).[5]
  • 2022an ADA ECAN Awards (Ezkongaien hegazkina).[5]
  • 2023an UNSW Awards.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «'Marten' hegaldia» Berria 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) Zaratiegi, Iñaki. (2024-05-16). ««Basques in Australia», el éxodo a las antípodas» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  3. (Gaztelaniaz) Moyano, Alberto. (2023-01-29). «Fueron para trabajar, se las llevaron para casarlas» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  4. a b (Ingelesez) «Dr Natalia Ortiz Ceberio» research.unsw.edu.au (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  5. a b c d e (Ingelesez) «Dr Natalia Ortiz Ceberio» UNSW Sites (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  6. a b (Gaztelaniaz) La profesora de Deusto Mª Pilar Rodríguez participa en la presentación del libro: El Plan Marta (1960-1963). Deustuko Unibertsitatea.
  7. (Gaztelaniaz) «El Plan Marta (1960-1963), emigración femenina a Australia - Carta España - Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones» Carta España (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  8. (Gaztelaniaz) Altuna, Itziar. (2023-10-18). «Objetivo: registrar a todas las 'martas' australianas» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  9. (Gaztelaniaz) Somos documentales - El avión de las novias - Documental en RTVE. 2024-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  10. (Gaztelaniaz) El avión de las novias (2020). (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]