Natalia Xelikhova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Xelikhova

Bizitza
JaiotzaOkhotsk, 1762
Herrialdea Errusiar Inperioa
Heriotza1810 (47/48 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Grigori Xelikhov
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakekintzailea
Jasotako sariak

Natalia Alekseievna Xelikhova, errusieraz: Наталья Алексеевна Шелихова, (Okhotsk, Errusiar Inperioa, 17621810) errusiar enpresaburua izan zen, Erruso Amerikar Konpainiaren sortzaileetako bat.[1] Bere senarra, Grigori Xelikhov, errusiar itsasgizona, enpresaburua eta Errusiar Alaskaren lehenengo kolonizatzaileetako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natalia Alekseievna Kozhevina jaiotza izenez, Okhotskeko nabigatzaile eta mapagileen familia batean jaio zen 1762an. Oso heziketa gutxi izan zuen haurtzaroan. 1775ean Grigori Xelikhov larru-merkatariarekin ezkondu zen. 1782an Xelikhov-Golikov Konpainia sortu zuten.

1780ko hamarkadaren amaieran Irkutskera bizitzera joan ziren. Bere senarraren urrunaldietan, honek bere enpresaren kudeaketa Nataliaren esku uzten zuen, konpainiaren arlo ekonomiko eta negozio-harreman guztiak kudeatuz. Albiste nabarmen guztien berri zekien jeneralen emazteen bidez. Bere senarraren agenteek ere Natalia berari zekitenaren berri ematen zioten. Negozio arloan negoziazioak egin zituen bere senarraren ordezkari gisa. XVIII. mendeko Errusian erabat ezohikoa zen emakumeen parte-hartzea maila horretako merkataritzan, baina gizartean pertsona garrantzitsu gisa agertzea lortu zuen. 1795ean bere alaba Anna Nikolai Rezanov ofizialarekin ezkondu zen, eta horrek familiari gobernuarekin lotura bat eman zion.

1795eko uztailean Natalia alargundu zen eta bere senarraren negozioa formalki bere izenean hartzeko baimena eskatu zuen. Eskaerak eztabaida handia piztu zuen garai hartan, gizartean ez ezik, justizian ere. Prozesu judizialak hainbat urte iraun zuen. Prozesuan zehar, Errusiako gobernuarekin pertsonalki negoziatu zuen. 1799an, azkenik, Errusiako gobernuarekin izandako akordioari esker, Erruso Amerikar Konpainiaren sorreran esku hartu ahal izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]