Edukira joan

Natividad Almeda-López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natividad Almeda-López
Bizitza
JaiotzaManila1892ko irailaren 8a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaManila1977ko urtarrilaren 22a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta epailea

Natividad Almeda-López (Manila, 1892ko irailaren 8a - Ibidem, 1977ko urtarrilaren 22a) filipinar feminista, abokatua eta epailea zen.

Filipinetako lehen emakume abokatua izan zen. Abokatuen Elkargoaren azterketa gainditu zuen 1914an, eta epaimahai baten aurrean emakume bat defendatu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2] Manilako Udal Auzitegiko lehen epaile ere bazen.

“Mugimendu feministaren itsasargitzat” hartzen da, eta emakume bat “bere denboraren aurretik”.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa, familia bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892an jaioa, Natividad Almeda Domingo López abokatu eta gobernadorearekin ezkondu zen, 30 urte zituela (adin berantiarra garai hartarako).[2] Hiru seme-alaba izan zituzten: Marita, Lulu eta Jake.[4] Garai hartako gizartea harritu egin zen ezkonduta ere bizitza profesionalari eutsi ziolako, eta ez zelako joan probintziako gobernadorea zen bere senarrarekin bizitzera: senarra joaten zitzaion bisitan asteburuetan.[4]

Ibilbide judiziala eta militantzia feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Natividad Almeda-Lópezek 1913an gainditu zuen abokatutzako azterketa, baina gazteegia zen benetan defendatzen ari zedila onartua izateko, eta urtebete itxaron behar izan zuen abokatuen zerrenda ofizialera sartu aurretik.[2] Agian ez zen abokatutza lortu zuen lehen emakumea izan, baina bai bere ezkontidearen debekurik gabe benetan jardun ahal izan zuen lehena.[4]

26 urte zituela, hitzaldi bat eman zuen Filipinetako Batzar Legegilean, emakumearen eskubideen alde.[2]

1919an, Justizia Bulegoak kontratatu zuen, eta fiskal nagusi albokora igo zen.[2] 1934an, Manuel Quezon presidenteak Manilako Udal Auzitegiko Udal Epaile izateko izendapen iraunkorra eman zion, aldi baterako hiru urtez jardun baitzuen aurretik.[3] Bere epaietan, akusatuen egoera materialari erreparatzen zion, eta erreparorik gabe ordaintzen zituen berak pobreen isunak.[4]

Natividad Almeda-Lopezek bilerak sarritan antolatzen zituen emakumearen eskubideak sustatzeko, emakumearen boto-eskubidea barne.[4] Hainbat ibilaldi eta manifestaziotan parte hartu zuen, eta prentsan nabarmendu zen, bere jarreragatik nahiz garaiera handia zuelako.[4]

Bigarren Mundu Gerran, Japoniako okupaziotik ihes egiteko, Manilatik ihes egin zuen bere hiru seme-alabekin, eta Tayabas senarraren jaioterrian topatu zuen babes haiekin.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natividad Almeda-Lópezek hiru lehendakaritza-sari jaso zituen bizi zela: 1955ean, Merezimenduaren Lehendakaritzako Domina, mugimendu feministan izandako gidaritzagatik. 1966an, emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik aitortu zuten, eta, 1968an, Merezimenduaren Lehendakaritzako Domina jaso zuen berriro.[3]

Hil ondoren, Filipinetako gobernuak hainbat modutan ohoratu zuen bere memoria; besteak beste, 1996an, kale bati bere izena eman zion.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miguel R. Cornejo, Cornejo's Commonwealth directory of the Philippines, Encyclopedic ed.
  2. a b c d e Jimenez-David, Rina. (8 September 2012). «The CJ and the trailblazer» Philippine Daily Inquirer..
  3. a b c Reformina, Ina. (28 October 2012). «Country's first female judge remembered» ABS-CBN..
  4. a b c d e f g Elizabeth Lolarga. (16 décembre 2012). Natividad Almeda Lopez–suffragist, lawyer, a woman ahead of her time. ..
  5. Council, City. (18 July 1996). «Republic of the Philippines» Manila Standard..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]