Natxitua
Natxitua | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Ea |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′51″N 2°36′46″W / 43.38083°N 2.61278°W |
Demografia | |
Biztanleria | 261 (2022) |
Natxitua Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren mendebaldean kokatutakoa. Iparraldean, Ibarrangeluko Arboliz eta Merru auzoekin egiten du muga.
Herri hau kontuan hartuta, 1877ko errolda baino lehen Ea eta Natxitua bere barnean hartzen zituen udalerriak "Natxitua" izena eraman zuen; 1887ko errolda arteko tartean "Natxitua eta Ea" izenpean ezagutu zen eta Bedaroarekin bat egin eta gero "Ea" besterik ez, gaurdaino.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natxitua auzoa Ea udalerriaren erdigunearen gainean dago, itsasoaren mailatik 100 bat metrora. Bedaroarekin batera, Eako portu txikia sortu zuten bi herrietako bat izan zen.
Auzoaren iparraldean Natxituko lapatza harrizko hondartza dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natxituako biztanleria |
---|
![]() |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jasokundearen parrokia.
- Agate Deunaren baseliza.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekeitio eta Bilbo bitarteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka Natxituan. Bi orduoro igarotzen da lanegun eta jaiegunetan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
![]() |
Eako auzoak | ![]() |
---|---|---|