Nazi-Bugash

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nazi Bugash Babilonia, Itsasoko Herrialdea, Akad eta Khanako erregea izan zen. Ziuraski, kasitar errege etxeko printze bat zen, baina bigarren mailako adar batetakoa. Gortetar batek tronuan bere aurrekoa izan zen Kharakardash hil zuen, honen jatorri asiriarren ondorioz, eta Nazi Bugash errege izendatua izan zen.

Bere erregealdia laburra izan zen. Ashur-uballit I.a Asiriakoa, erahildakoaren aitona amaren aldetik, armada batekin aurkeztu zen Babilonian, hiria hartu eta erregea tronutik kendu zuen, tronuan, Kharakardashen anaia zen Kurigalzu II.a jarriz (anaia bai, baina, ziuraski, beste ama batena, hau da, ez zela errege asiriarraren biloba), oraindik adin txikikoa zena.


Aurrekoa
Kharakardash
Babiloniako erregea
K. a. 1333
Ondorengoa
Kurigalzu II.a