Kurigalzu II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurigalzu II.a
Babiloniako errege

K.a. 1332 - K.a. 1308
Bizitza
JaiotzaK.a. XIV. mendea
HeriotzaK.a. XIV. mendea ( urte)
Familia
AitaBurna-Buriash II.a
AmaMuballiṭat-Šērūa
Seme-alabak
LeinuaKasita
Jarduerak

Kurigalzu II.a, Babiloniako dinastia kasitarreko errege bat izan zen, K.a. XIV. mendean, K.a. 1332 eta K.a. 1308 bitartean.

Kharakardashen anaia, babiloniar nobleek hil zutena bere jatorri asiriarragatik, Ashur-uballit I.a errege asiriarrak ezarri zuen, bien aitona zena. Hala ere, Ashur-uballit hil zenean, Kurigalzu Asiriaren aurka altxatu zen, baina garaitua izan zen eta bi herrialdeen arteko muga zuzentze bat egin zen. Jarraian, Elamen aurka borrokatu zuen, Babiloniaren beste etsai tradizionala, Khurpatila erregea garaile irten zelarik eta Susa okupatuz.

Estela batean, Kurigalzuk, gerlari bati, honek Asiriaren aurkako gerran agertu zuen ausardiaren opari bezala eginiko lur emate bat kontatzen du. Praktika honek, ohikoa bihurtu zena, emaitza bezala, lurraren jabeen klase pribilegiatu baten agerpen eman zuen, erregearekin, mendekotasun eta leialtasun loturekin lotuak. Ziuraski, gerra gurdiak gidatzen zituzten eliteko tropa babiloniarrak osatu zituen klasea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Universal Siglo XXI.Los Imperios del Antiguo Oriente.El fin del segundo milenio ISBN 84-323-0041-1


Aurrekoa
Nazi-Bugash
Babiloniako erregea
K.a. 1332-K.a. 1308
Ondorengoa
Nazi-Maruttash