Edukira joan

Ashur-uballit I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashur-uballit I.a

Asiriako errege


Eriba-Adad I.a - Enlil-nirari
Bizitza
JaiotzaK.a. XIV. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. 1330 ( urte)
Familia
AitaEriba-Adad I.a
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ashur-uballit I.a edo Assur-uballit I.a K.a. 1365-K.a. 1330 bitartean Asiriar Inperioko erregea izan zen[1]. Haren erregealdiak, Asiriaren suspertzearen hasiera adierazten du, inperio bat (mesoasiriar inperioa) ezarri baitzuen, lau mendez iluntasunean egon ondoren.

Ashur-uballit I.aren gobernupean, Asiriak gainetik kendu zuen, behin betirako, Mitanniren agintea[1]. Shubiluliuma I.a errege hititak Mitanni eraso ondoren, azken erresuma hau gainbehera joan zen eta, honela, botere harremanetan aldaketa bat egon zen inguruan, Asiria tokiko potentzia bihurtuz. Ashur-uballit I.ak hala ulertu zuen eta «Errege Handi» titulua onartu zuen, haren aurretik egon ziren erregeek sekula erabili ez zuten titulua. Gainontzeko potentzietako erregeek ez zuten parekotzat onartu, Asiriaren indar militarra gailendu zen arte.

Egiptoko Akenaton faraoiarekin merkataritza eta diplomazia harremanak izan zituen. Bestalde, haren alaba Muballitat-Sherva Burna-Buriash II.a Babiloniako erregearekin ezkondu zen, eta honengandik seme bat izan zuen, Kharakardash, Babiloniako tronua heredatu zuena. Baina tronura igo eta gutxira, Kharakardash erail zuten. Erantzun bezala, Ashur-uballit I.ak Babilonia eraso eta tronuan bere birbiloba Kurigalzu II.a jarri zuen, artean umea zena. Horrela, Babilonia kontrolpean atxikitzea lortu zuen[2].

Mendebaldean, Asiriak, Mitannik Khabur ibaiaren arroan utzitako botere hustasuna betetzeagatik borrokatu zuen, Ninive bezalako hiriak hartuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b [1] Global.britannica.com
  2. Federico LARA PEINADO: Assur-Uballit I, Rey de Asiria (1363-1328 a.C.) Mcnbiografias.com


Aurrekoa
Eriba-Adad I.a
Asiriako Erregea
K.a. 1365-K.a. 1330
Ondorengoa
Enlil-nirari