Nazioarteko gatazka
Nazioarteko gatazka herrialde bi eta gehiagoren arteko istilua da.
Gaur egun, munduan, liskar eta gatazka asko daude, herrialdeen artean edota herrialde baten barnean. Gatazka edo liskar hauek mota askotakoak izan daitezke, baina gehienetan eragileak politika eta ekonomia dira.
Jatorri politikoko gatazkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu batek bere eragin-eremua zabaltzen saiatzean edo bere interesak beste estatu baten gainean ezartzen denean geratzen da.
- Herrialde mugakideen arteko gatazkak itsasoko edo lehorreko mugen trazadurekin ados ez daudelako gertatzen dira. Adibidez, Indiaren eta Pakistanen arteko borroka, Txileren eta Argentinaren arteko muga-gatazkak…
- Gatazka separatistak askotan erlijio edo etnia motako eragileak dituzte ezkutuan. Independentzia nahi dutenean edo giza talde batek beren burua ezarritako herrialde batetik banantzean gertatzen da. Adibidez Afrika erdiko errepublikako gerra zibila, 2011n Sudango errepublikatik formalki banatzen zena.
Jatorri ekonomikoko gatazkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatazka ekonomikoak gehienbat eragile baten ondorioz gertatu izaten da: baliabide naturalen gaineko kontrola; hau da, gero eta baliabide natural gutxiagoren kontrola nahi izatearen ondorioz gertatu izan ohi dira. Adibidez, munduan gehien nahi izandako baliabide bat petrolioa da.
Baliabide honen ondorioz gertatutako gatazka bat, Siria eta Iraken arteako gerra da:
Siriako gerra zibila gatazka armatua da, eta Sirian hasi zen, 2011an gobernuaren aurkako protestak zirela eta.
Estatu islamiarrak Siriako petrolioa ekoizten duten eskualde gehienak kontrolatzen ditu eta petrolio-eremuak harrapatu baita ere Iraken.
Baliabide naturalen ondorioz sortutako beste gatazka bat:
Japoniaren eta Txinaren arteko gatazka Senkaku uhartetan. Uharte hauek gas eta petroleo erreserba handiak dituzten uharteak dira.