Neferkara Iymeru
Neferkara Iymeru, Egiptoko XIII. dinastiako Sebekhotep IV.a faraoiaren chaty (ministro edo kantzilerra) bat izan zen, Iymeru eta Satamonen semea.
Bere gurasoen izenak ematen dituen eta faraoi ahulez eta inbasio atzerritarrek bereizten duten Egiptoko bigarren tarteko aroari buruzko informazioa ematen duten dokumentu batzuei esker ezagutzen da:
- Karnaken aurkitutako hiru estatua, erregeak ministroari eginiko opariak direnak eta Amon-Ra jainkoari eskainiak. Horietako bat, oraindik bere tokian dago, beste biak, Heidelbergeko museoan eta Louvreko Museoan erakusten diren bitartean. Hiruretan, karguaren jantzi zeremoniala den sheneparekin jantzia dago, orkatiletaraino iristen den jantzi luze bat.
- Lehenak, eserita erakusten du
- Bigarrenak, bururik gabe, kukubilko posizioan irudikatzen du (eskribaren posizioa) luzatutako papiro biribilki bat gurutzatutako bere bernen gainean duela, eta behar den paleta sorbalda gainean duela.
- Hirugarrenak, ia kalterik gabea, zutik erakusten du, besoak gorputzean zehar luzatuta, ezkerreko hanka aurreratua martxa jarreran eta claftarekin, bekokira atxikitako eta alboetara erortzen den mihise karratu batekin egiten zen buruko bat.
- Hilarri zatikatu bat, hau ere Karnakeko Amonen tenpluan aurkitua, chatyaren gurtzarako behar diren ofrenda erregularrak agintzen dituena.
- Heqa-iben santutegian, Elefantinan aurkitutako estatua bat, Satis jainkosari eskainia, berriz ere, eskriba bezala irudikatzen duena, hanken gainean, luzatutako papiro biribilki bat duela.
- Uadi Hammamaten aurkitutako idazkun bat, dignatarioak faraoiaren izenean antolatutako espedizio bati buruzkoa.
- Abidosen aurkitu den bere izena duen zigilu inprimaketa bat.
Neferkara Iymeru aipatzen duten aurkikuntza ugariek, garai bereko chatyei buruz dauden dokumentu urriekin alderatuta, Neferkara Iymeru, pertsonaia boteretsu eta eragin handiko bat zela pentsarazten du. Titulu ugari zeramatzan, eta erresumako zeremonia handietan parte hartzen zuen. Louvren kontserbatutako estatuari esker, milioi bat urteko etxearen inaugurazioan parte hartu zuela, eta, beharbada honen eraikuntza gainbegiratu zuela ezagutzen da, errege gobernariaren omenezko gurtza eraikina zena eta tokiko jainko edo jainkosari eskainia, kasu honetan Amon-Rari, eraikinaren izena ere adieraziz. Zehaztasun honek, garai honetan oso ez ohikoa dena, garai honetatik aurrera, Egiptoko Inperio Berrian ondo ezagutzen diren fundazio hauen existentzia ziurtatzen du.
Karnaken dagoen estatuak daraman idazkunaren arabera, Neferkara Iymeruk, herrialdearen zati batean matxinada bat zanpatu zuela adierazten du, honek, herrialdearen zatia zein den esaten ez duen arren, dinastia honetako faraoiek aurre egin behar izan zieten desordenak erakusten dituelarik. Azkenik, dokumenu beronen arabera, litekeena da Neferkara Iymeru tronurako oinordekoaren irakaslea izana, bere ondoan, goierliebean, haurtzaroko mototxa daraman gazte baten irudia agertzen baita.