Neomys anomalus
| Neomys anomalus | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Filuma | Chordata |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Eulipotyphla |
| Familia | Soricidae |
| Leinua | Nectogalini |
| Generoa | Neomys |
| Espeziea | Neomys anomalus Cabrera 1907[2]
|
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Ernaldia | 20 egun |
Neomys anomalus Neomys generoko animalia da. Lehen Insectivora edo Soricomorpha deitzen zen taldearen barruan daude. Gaur egun Lipotyphla deitzen den taldearen barruko Soricinae subfamilia eta Soricidae familian sailkatuta dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua + gorputza = 64-88 mm
Isatsa = 42 - 64 mm
Pisua = 7,5-16 gramo
Ur-zatitsu hankazuriaren (Neomys fodiens) oso antzeko forma eta kolorea duen musgaño bat da, eta batzuetan zaila da kanpoko morfologia aztertuta soilik bereiztea.
Euskal Herriko Neomys anomalus-aren tamaina txikixeagoa da ur-zatitsu hankazuriarena baino; hankak inguratzen dituzten ile zurrunak ere ez dira hain nabarmenak eta buztanaren azpiko ile-gila nabarmen txikiagoa da. Hala ere, zaharragoetan buztaneko ileek higadura handia izan dutelako, nahasmena sor dezakete. Bere zehaztasun zehatza lortzeko, garezurra aztertzera jo behar da. Honek, normalean, goiko masailezurraren unikuspidea kanpotik argi ikusten dena du, Ur-zatitsu hankazuriak ez bezala, hortz hau barnerantz erretiratuta eta txikiagoa baitu.
Dena den, bi espezieen arteko alderik nabarmenena beheko masailezurraren tamainan dago: ur-zatitsu zuriak masailezur handi eta sendoa du, 5 mm-tik gorako goiko adar koronoidearen altuerarekin eta Neomys anomalus-ak berriz, itxura hauskorragoa duen masailezurra du, eta bere altuera 4,5 mm ingurukoa izan ohi da.[3]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau ere ohitura anfibioak dituen espeziea da, orain arte oso gutxi ezagutzen da bere biologia.
Banaketa, habitata eta biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere hedapen-eremuak Europaren zati handi bat okupatzen du, nahiz eta elkarrengandik isolatutako hainbat enklabetan banatuta egon.
Iberiar penintsulan mendigune handietara mugatutako espeziea da. Euskal Herrian oso datu gutxi daude haren presentziari buruz. Hala ere, bere banaketak denean hedatutako espeziea dela iradokitzen du, nahiz eta oso arraroa den.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Cabrera. (1907). 20 Ann. Mag. Nat. Hist., 214 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 333 or. ISBN 84-7542-639-5..