Nerbio bagoaren bizkarraldeko nukleo
Nerbio bagoaren bizkarraldeko nukleo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus posterior nervi vagi |
TA | A14.1.04.229 |
FMA | 54585 |
Terminologia anatomikoa |
Vagus nerbioaren nukleo dortsala bago nerbioaren (X. bikote kraneala) gara nukleo bat da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraboilean aurkitzen da, nerbio hipoglosoaren nukleoaren alboaldean hain zuzen ere. Laugarren bentrikuluaren zoruan kokatzen da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nukleo honetatik ateratzen diren axoiak beheko oliba eta beheko garuntxo pedunkuluaren artetik aterako dira. Gongoil aurreko zuntz hauek torax eta abdomeneko gongoiletan sinaptatuko dute, toraxeko eta abdomeneko erraietara bideratzeko.
Funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraietako gara nukleo motor orokorra da eta nukleo parasinpatikoa izango da batez ere. Zuntz postganglionarrak birikak eta digestio aparatuaren lehen bi herenak parasinpatikoki inerbatuko dituzte, besteak beste. Bihotzaren inerbazio parasinpatikoa nukleo honetatik dator ere, bertan kokatzen baitira ganglio aurreko neuronen somak.
Irudi gehigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nerbio bagoaren nukleo dortsala (Anatoramako irudia)
-
9: Nerbio bagoaren bizkarraldeko nukleoa eta bere nerbioa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://neuinfo.org/data/search?q=%22Dorsal%20nucleus%20of%20vagus%20nerve%22&t=data&s=cover&b=0&r=20#all
- https://web.archive.org/web/20060907231522/http://sprojects.mmi.mcgill.ca/cns/histo/systems/cranialnerves/main.htm