Nerbio troklear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nerbio troklear
Gray571.png
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez Nervus trochlearis
MeSH A08.800.800.120.800
TA A14.2.01.011
FMA 50865
Terminologia anatomikoa
Bikote kranalak

Nerbio troklearra (latinetik trochlea, polea) begiko goiko muskulu laprana inerbatzen duen nerbio motore txikia da (somatiko eferentea). IV bikote kranial edo nerbio patetiko ere deitzen zaio.

Nerbio honek hainbat berezitasun ditu:

  1. Bikote kranialen artean txikiena da (axoi kopuru txikiena du).
  2. Garezur barneko ibilbide luzeena du.
  3. Enbor entzefalikoaren dortsaldetik sortzen den bakarra da.

Kokapena eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortaz, nerbio troklearra enbor entzefalikoaren dortsaldetik sortzen da, mesentzefalo kaudalaren mailan, eta enbor entzefalikoa inguratuz norantza dortsobentralean begirantz joango da, bertan begiaren goiko muskulu laprana inerbatzeko. Ibilbidea espazio subaraknoidearen barruan egingo du. Goiko eta atzeko arteria zerebralen artetik pasako da, gero duramaterra zeharkatuko du tentorium cerebelliren ertz librearen ondotik eta atzeko klinoide apofisitik hurbil. Ondoren, sinu kabernosoaren alboko paretatik joango da non beste bi nerbioekin elkartuko den (nerbio okulomotorea -III bikote kreaneala- eta nerbio trigeminoaren -V bikote kraniala- adar oftalmikoa (V1) eta adar maxilarra (V2)). Orbitara goiko arraildura orbitariotik sartuko da, begiaren goiko muskulu lapraneraino iritsiz.


Nukleo troklearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio troklearraren nukleoa akueduktu zerebralaren azpian kokatzen da, mesentzefalo kaudalean. Hain zuzen, mesentzefalo errostralean dagoen begiko nerbio motor komunaren (III) nukleoaren azpian.

Nukleo trokelearretik ateratzen diren axoiak dortsalki igarotzen dira, eta erdiko marra enbor zerebralean sartu aurretik gurutzatzen dute. Hortaz, nukleo honetako lesioak begi kontralateralean eragiten du. Gainerako nukleo kranialetako lesioek alde ipsilateralean eragiten dute (salbuespena nerbio optikoa edo II bikote kraniala).

Begiko goiko muskulu laprana, troklea eta nerbio troklearra

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu honek begiko goiko muskulu laprana inerbatzen du.

Begiaren goiko muskulu lapranaren funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uzkurtzean trokleari eta bere ezarpenari esker begia behera eta kanpora biratuko du.

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Nerbioaren paralisia hainbat modutan azaleratuko da. Ohikoena begiaren igoera (hipertropia) gertatzea da. Hala ere, kaltetutako begiaren barruranzko desbiderapena (endotropia) eta extortsioa ere eragin ditzake.

Nerbio hau kaltetzekotan diplopiak ere sortuko dira. Kasu gehienetan bertikala izango da, nahiz eta diplopia torsionala ere sortu dezakeen.

Azkenik, tortikolisa agertu daiteke: burua lesioaren kontrako aldean dagoen sorbaldarantz makurtzen da, noizbehinka kokotsaren giro eta elebazio/depresioa ere eraginez.