Nerea Etxegibel
Appearance
Nerea Etxegibel | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Durango, 1964ko abuztuaren 2a (59 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Nerea Etxegibel Alberdi (Durango, Bizkaia, 1964ko abuztuaren 2a) bizkaitar atleta da.
Nerea Etxegibel Durangoko Kurutziaga ikastolako ikaslea izan zen umetan, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen ikasten eta Madrilgo Unibertsitatean IVEF lizentziatura lortu zuen.
Kirolari Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Durangoko Institutuan zebilela Kurutziaga ikastolan atletismoan entrenatzen zen taldera batu zen, 1979-80ko denboraldian. Hasieran denetarik egin zuen, atletismoak ematen duen aukeren artean: pisu-jaurtiketa, krossa, 300 m. lauak… baina hesi-frogetan ondo moldatzen zela eta, ildo horri heldu zion: 300 m hesi, 400 m hesi, baina batez ere 100 m hesi-lasterketan aritu izan zen.
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1981ean Espainiako Junior mailako Txapelduna, 100 metroko hesi-lasterketan.
- 1982an Espainiako Junior mailako Txapelduna, 100 metroko hesi-lasterketan.
- 1982an Espainiako Junior mailako Txapelduna, 60 metroko hesi-lasterketan pista estalian.
- 1983 Euskal Errekorra 400 metroko hesi-lasterketan.
Argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Atletismoko espezialitateak eta haien ikasprozesua. Kirola, Didaktika (ELHUYAR 2010)