New Cross etxeko sua

Wikipedia, Entziklopedia askea
New Cross etxeko sua
Map
Motastructure fire (en) Itzuli
Data1981eko urtarrilaren 18a
HerrialdeaErresuma Batua
Pertsona hilak14

New Cross etxeko sutea 1981eko urtarrilaren 18an piztu zen Londres ekialdeko New Crosseko etxebizitza batean, beltzen komunitatearen aurkako ustezko eraso arrazista larria.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona beltz eta asiarren aurkako eraso faxistak eguneroko ogi bilakatzen ari ziren Ingalaterran. Etxe batean urtebetetze festa bat ospatzen ari zirela. Festa Yvonne Ruddocken (sutearen biktimetako bat) eta Angela Jacksonen (bizirik atera zena) urtebetetze-ospakizuna izan zen, eta New Cross Roadeko 439. zenbakian egin zen. 1981eko urtarrilaren 17ko (larunbata) arratsaldean hasi zen eta gau osoan zehar jarraitu zuen urtarrilaren 18ko (igandea) lehen orduak arte. Goizaldean, sua hasi zen.

14 eta 22 urte arteko 13 gazte beltz erreta hil ziren. Poliziak esan zuen sua barruan piztu zela, eta 20.000 laguneko manifestazioak erantzun zion justizia eske, muntaia salatuz. Ez zuten inoiz inor zigortu gertaeragatik.[1] 1981ean eta 2004an heriotzei buruzko ikerketak egin ziren. Bi ikerketetan egiaztapen irekiak lortu ziren.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, beste ekintza bat egin zen Auzitegi Nagusian, eta, horren ondorioz, bigarren ikerketa bat agindu zen, 2004an. Bigarren ikerketa hau ere epai ireki batean atera zen. Forentseak esan zuen gonbidatuetako batek nahita eragin zuela sutea, baina ziur ez zegoenez, epai ireki bat eman zuen.[2]

2011n Poliziarentzat egindako auzitegiko txosten batek bonba su-emaile batekin egindako eraso bat baztertu zuen; jakin zen gainera sutea hasi zela norbaitek besaulki bati su eman zionean igande goizeko 5:40etan. Bizilagunen kexa batzuk izan ziren festaren gehiegizko zarataren inguruan. Leyland Princess auto zuri bat ere ikusi zen sutetik urruntzen.[3]

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biktima guztiak 14 eta 22 urte arteko gazteak izan ziren.[4]

  • Andrew Gooding, age 14 urte
  • Rosaline Henry, 16 urte
  • Patrick Cummings, 16 urte
  • Patricia Johnson, 15 urte
  • Owen Thompson, 16 urte
  • Lloyd Hall, 20 urte
  • Humphrey Brown, 18 urte
  • Steve Collins, 17 urte
  • Gerry Francis, 17 urte
  • Peter Campbell, 18 urte
  • Glenton Powell, 16 urte (ospitalean hilda)
  • Yvonne Ruddock, 16 urte (ospitalean hilda)
  • Paul Ruddock, 22 urte (ospitalean hilda)

Bizirik atera zen beste gazte bi urtetata bere buruaz beste egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]