Nigel Kennedy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nigel Kennedy
Nigel Kennedy 2009.jpg
Bizitza
Jaiotza Brighton1956ko abenduaren  28a (62 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Juilliard School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biolin-jotzailea eta jazz musikaria
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua Jazz violina Itzuli
biola
Diskoetxea EMI Classics
IMDb nm1035601
www.nigelkennedy.com

Nigel Kennedy (Brighton, 1956ko abenduaren 28a) britainiar biolin-jotzailea da. Yehudi Menuhin Musika Eskolan ikasi zuen pianoa jotzen, eta, 1972tik aurrera, New Yorkeko Juilliard Interpretazio Eskolan. Lehen kontzertua 1977an eman zuen, Londresko Royal Festival Hallen, Philarmonia Orchestrarekin. Nazioartean hainbat itzuli egin ditu BBC Symphony eta Hallé Orchestrarekin. Bere interpretazioen artean, Edward Elgarren Biolin eta orkestrarako kontzertua si minorrean, opus 61 eta Felix Mendelssohnen Kontzertua mi minorrean, opus 64 azpimarratu behar dira. Gaurko musika-estiloak ere landu izan ditu, jazza adibidez, Stéphane Grappelli musikariarekin. 1990ean, Montréaleko Urrezko Arrosa eman zioten telebistarako egin zuen Antonio Vivaldiren Lau urtaroen grabazioagatik. Britainiarren artean musika klasikoaren zaletasuna pizten lagundu du bere lanaren bidez, eta Britainia Handiko musika klasikoaren suspertzaile garrantzitsuenetako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nigel Kennedy Aldatu lotura Wikidatan