Uxue Iturrate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ningra» orritik birbideratua)
Uxue Iturrate

Bizitza
JaiotzaBitoriano, 2001 (22/23 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Ningra
Genero artistikoarapa

Uxue Ning Iturrate Elorza Ningra (Bitoriano, Araba, 2001) rap abeslaria da. Raplaritzat darabilen Ningra goitizena bere txinerazko izenetik (Ning) eta rap hitzetik datorkio.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan jaioa, txikitatik bizi izan da Bitorianon, Arabako herri txiki batean. Donostian Psikologia ikasten ari da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Gasteizen bizi da, ikastera garraio publikoan joateko aukera bakarra delako.[2]

Raplaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik gustuko izan du poesia eta idaztea. Euskarazko rapa entzuten hasi zen eta ikusi zuen rapa eta poesiaren arteko lotura zegoela. Bere poemen letrei base bat jarri eta rapeatzen hasi zen. Aldi berean hip-hoparen kulturari buruz irakurtzen hasi eta Bronxeko talde marginatuek erresistitzeko tresna bezala sortu zutena ezagutzen hasi zen. Batxilergo ikasle zela, kultur astean bere lana jendaurrean aurkeztu zuen lehendabizi. Handik gutxira, Hazia kantua sortu eta kantuaren bideoklipa egin zuen Enbor taldekoekin batera, Hala Bedi-ren laguntzarekin. 2020an Internetera bideoa igo eta milaka bisita jaso ditu. [2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Argia aurrerapena: Argia 2020 amaieran; Uxue Iturrate “Ningra”; eta hilekoa Covid19 garaian» Arrosa 2020-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-30). Audio grabazioaren 6. minututik aurrera hasten da Uxue Iturrateri buruzkoa.
  2. a b «"Rapa euskaraz egitea euskara kalera itzultzea da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. Imaz, Andoni. «Agertokiko hitzak eta ekintzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]