NoSQL
NoSQL datu-base sistemen familia bat da, betidanik ezagutzen ditugun sistema erlazionaletatik bereizten direnak, batez ere datu-ereduaren aldetik.
Familia berean sartzen diren arren, elkarren artean oso desberdinak diren sistema asko daude: MongoDB, Cassandra, CouchDB, HBase...
NoSQL terminoa 1998an sortu zen, baina ez zen zabaldu 2009 urtera arte. "Not Only SQL" hitzen laburpen gisa sortu zuten.
Datu-base erlazionalak eta NoSQL datu-baseak ezaugarri hauetan dira desberdinak:
- Datu base erlazionalak:
- Oso egituratuak: egokiak dira erabiliko diren datuen egitura bera ere konplexua denean.
- Aspalditik oso erabiliak eta hedatuak direnez sendoak dira
- Orokorrean, ez dira eskalagarriak.
- Transakzioak onartzen dituztenez zenbait domeinutan fidagarriagoak dira
- NoSQL datu-baseak:
- Datuen eredua oinarrizkoa eta sinplea denez malgutasunez eta eraginkortasunaz erabil daitezke
- Sistema gazteak dira oraindik.
- Oso eskalagarriak dira.
- Transakzioak onartzen ez dituztenez onartzen dituzten eragiketa sinpleak dira, baina denboran oso azkar exekutatzen dira.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- NoSQL datu-baseak. MongoDB ikastaroa. Zuhaitz Beloki, UEU 2014
- NoSQL datu-baseak. MongoDB ikastaroaren materiala. Zuhaitz Beloki, UEU 2014