No Nut November
No Nut November edo NNN (euskaraz: «Masturbaziorik Gabeko Azaro») abstinentzia sexualaren inguruko erronka da Interneten[1]. Parte hartzaileak ez dira masturbatzen edo orgasmo bat izaten azaroan. No Nut November jatorrian satirikoa izateko pentsatua izan zen arren, parte-hartzaile batzuek isurtzerik ez izateak eta pornografiarik ez ikusteak osasunerako onurak dituela diote[2][3]. 2011n sarrera bat argitaratu zen Urban Dictionaryn No Nut November kontzeptuarentzat, eta 2017an mugimendua ospea hartzen hasi zen sare sozialetan[4]. Redditeko NoFap komunitatearekin elkartuta dago, bere kideak ez masturbatzera animatzen dituena. Reddit/r/NoNutNovember tadeak 16.500 harpidedun zituen 2018ko azaroan, 52.000 harpidedun 2019ko azaroan eta 63.200 harpidedun 2020ko azaroan[5].
Zenbait figura publikok, Paul Joseph Watsonek kasu, kanpaina sustatu ostean, Rolling Stone aldizkariko EJ Dicksonek iradoki du mugimendua eskuin muturrak sustatu duela. Vice Mediak 2018ko erronka kritikatu zuen jarraitzaileek xHamsterren Twitter kontuari mehatxuak bidali ostean[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Seriously: You failed No Nut November, what now? | The Rocky Mountain Collegian» collegian.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ (Ingelesez) Dickson, E. J.; Dickson, E. J.. (2019-11-08). «How a New Meme Exposes the Far-Right Roots of #NoNutNovember» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ (Ingelesez) «No Nut November: the insidious internet challenge encouraging men not to masturbate» www.newstatesman.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ (Ingelesez) Zane, Zachary. (2019-11-05). «Guys Are Going a Month Without Masturbating for the Sake of 'Health'» Men's Health (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ (Ingelesez) «Thousands of men quit sex for 'No Nut November'» NZ Herald (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
- ↑ (Ingelesez) «Let This Be the Last No Nut November» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).