Noa (Esne Beltzaren albuma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Noa
Esne Beltza taldearen estudioko albuma
Argitaratze data 2010eko ekainaren 10a
Grabazioa 2009 - 2010
Musika mota Ska, reggae
Iraupena 53:00
Hizkuntza Euskera
Diskoetxea Baga Biga
Esne Beltza taldearen kronologia
Made In Euskal Herria
(2008)
Noa
(2010)
3 Kolpetan
(2011)

Noa Esne Beltza musika talde euskaldunaren estudioko bigarren albuma da. Bertan soul, reggae, ska eta hainbat soinu nahasten dituzte.

Diskak 17 kantu biltzen ditu. Horietako hiru zenbait ekimen babesteko sortuak izan ziren: «Sortzen», propio GaztEHerria mugimendurako egina, Kilometroak egunerako «Hona bostekoa» kantua eta Donostiako Piraten «Revolutions piratak».[1] Gainerakoan, bidaiaren ideia etengabekoa darabil. Euskara ardatz badu ere, makina bat hizkuntzari egiten dio bidea, taldeak izan dituen laguntzaileak ere ugariak izan baitira. Ahotsetan, adibidez, Anartz, Gorka Urbizu (BTX), Bad Sound System eta umeei dagokionez, Nora Fraile, Xabier Goia, Julen Urtizberea eta Amaia Cuestak parte hartu dute, Euskal Herrikoak bertakoak, eta Cinderella (Jamaika), Flavio eta Rude (Italia), Mel (Kuba), Joni el Bola (Bolivia), Yage (Japonia), Ousmane (Senegal) eta Maroun Adolph & Charles Makriss (Beirut), atzerrikoen artean. Musika tresnetan ere, beste horrenbeste lagunek parte hartu du gainera.

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noa
Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Hommes Et Femmes De Couleur"   Xabi Solano 3:38
2. "Lurraren"   Solano, Sergio Ordoñez 3:32
3. "Hona Bostekoa" ("Kilometroak 2010"erako kanta) Solano, Ordoñez 4:23
4. "Hankatxuak"   Solano 4:14
5. "Eskuekin"   Solano 3:44
6. "Hogei"   Solano 3:30
7. "Hiru Kolpetan!"   Ordoñez 3:34
8. "Gogoak"   Solano, Flavio 3:45
9. "Sonidero"   Solano, Ordoñez 3:19
10. "Freedom"     0:53
11. "Sortzen" (GaztEHerria mugimenduarentzako kantua) Solano, Gorka Urbizu 3:16
12. "Rocokokofader"   Ordoñez 2:19
13. "Revolutions Piratak" (Donostiako Piratentzako kantua) Solano 3:19
14. "Break-Rut"     0:56
15. "Noa"   Solano 2:48
16. "Love My Land mix"   Solano 3:21
17. "Nafar Erreinua"   Solano 2:47

Interpreteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xabi Solano: ahotsa, trikitia
  • Sergio Ordóñez (Patxuko): ahotsa, perkusioa
  • Jon Mari Beasain: gitarra, panderoa, koruak
  • Aitor Zabaleta: baxua, koruak
  • Pello Gorrotxategi: teklatua, koruak
  • D.Z. (DJ Zigor): DJ
  • Iban Zugarramurdi: bateria
  • Haritz Lonbide: tronpeta
  • Jon Elizalde: tronboia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]