Noka (musika taldea)
Itxura
Noka | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Chino (Kalifornia) |
Urteak | 1997- |
Taldekideak | |
Andrea Bidart Begoña Echeverria Cathy Petrissans | |
Informazio gehigarria | |
http://www.ilovenoka.com/ |
Noka euskal jatorriko hiru emakumezkok Chinon (Kalifornia) sortutako musika taldea da. Euskal kantu tradizionalak kantatzen dituzte, beti euskaraz eta a cappella.
Hiru partaideak dira Andrea Bidart, Begoña Echeverria eta Cathy Petrissans. Izena, Noka, apropos hautatua da. Noka edo noketa, emakumeen artean hitz egiteko moldea, aldarrikatzen dute beren kantuetan eta jarreretan ere.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Noka (1999)
- Nokatu (2004)
- Bi ahizpa (2015, Mikel Markezekin batera)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Library of Congress AEBetako biltegi ofizialarekin webcast grabaketaː NOKA: Basque Song & Music from California (2016)[2]. Hau ere Mikel Markezekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mikel Markez eta Noka taldearen disko berria. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
- ↑ «NOKA: Basque Song & Music from California Webcast | Library of Congress» www.loc.gov 2016-07-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
Kanpoko loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofizialaː ilovenoka.com