Nomenklatura (sobietar elitea)
Nomenklatura (Errusiera: номенклату́ра) Sobietar Batasunean eta Ekialdeko Blokeko beste herrialde batzuetan, gizarteko aktibitate guztietako, eta tokian tokiko Alderdi Komunistaren oniritziarekin, lanpostu garrantzitsuak izaten zituzten pertsonak ziren: gobernuan, lantegietan, nekazaritzan, hezkuntzan , eta abar... Ia guztiak, alderdi komunistako kideak ziren. Sobiertar erregimenaren aurkakoak ziren idazle batzuek, Milovan Đilas esate baterako, era kritiko batean gizarte klase berri bat bezala definitzen zuten. Troskismo ortodoxoak, klase erabili beharrean, kasta hitza erabili ohi du; Sobietar Batasunean langile endekatuen estatu bat ikusten zutelako, eta ez klase berrien gizarte bat. Troskiren teorien geroko garapen batzuetan, batez ere Tony Cliffen estatuaren kapitalismoari buruzko teorietan, nomenklatura, klase berri bat bezala hartzen da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusierazko hitza Latinezko nomenclatura (izen zerrenda bat) hitzatik dator.
Michael Voslenski Sobietar disidenteak zabaldu zuen hitza, 1970ean, "Nomenklatura: Sobietar buruzagien klasea" (Errusiera: Номенклатура. Господствующий класс Советского Союза) liburua idatzi zuenean.