Edukira joan

Gurpil handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noria» orritik birbideratua)
Haurrentzako noria Donostian.
London Eye Londresen.

Gurpil handia edo noria posizio bertikalean dagoen gurpil bat da, feria eta jolas-parkeetan erabiltzen ohi da denborapasa gisa. Zirkunferentziaren kanpoaldean, jendea igo daitekeen kabina edo ontzitxo batzuk ditu. Gaur egungo noriarik handienek kanpoan izaten dituzte kabina horiek, eta motore elektrikoek kabinak mugitzen dituzte, beti horizontal egon daitezen, eta "kapsula" izena ere ematen zaie. Txikiagoetan zein sinpleagoetan, kabinak eskegita daude, eta grabitazioaren ondorioz daude eskegita.

Erdi Aroaren amaieran egurrezko gurpil handiak egin zirela uste da, eta XVII. mendean Bulgarian baziren. Hala ere, gaur egungo noria modernoak, metalarekin eginak, XIX. mende amaierakoak dira. 1893ko Chicagon George Washington Gale Ferris Jr.ek eraiki zuen bat, erakusketa unibertsalean erabiltzeko.

Gaur egun munduan dagoen handiena Ain Dubain dago, eta 250 metroko altuera du, baina 2021ean ireki ondoren itxi zen. Funtzionamenduan dagoen altuena Las Vegasko High Roller da, 167,6 metrorekin.

Gorpil handi ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]