Alderdi Laborista (Norvegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norvegiako Alderdi Laborista» orritik birbideratua)
Alderdi Laborista
Arbeidarpartiet
Idazkari nagusia Jens Stoltenberg
Sorrera 1887
Egoitza nagusia Oslo
Ideologia politikoa Sozialdemokrata
Nazioarteko kidetza Europako Alderdi Sozialista
Internazional Sozialista
www.arbeiderpartiet.no

Alderdi Laborista (norvegieraz: Arbeidarpartiet) Norvegiako alderdi politiko sozialdemokrata da. Egun, koalizio-gobernuko alderdi handiena da, eta bere buruzagia, Jens Stoltenberg, Norvegiako lehen ministroa da.

Tradizionalki, sozialdemokraziaren oinarriei lotua, 1930eko hamarkadatik aurrera "guztiontzako languneak" izan da bere lelo garrantzitsuena. Ongizate-estatu sendoa bultzatu nahi du, zerga-tasa garaietan oinarrituta. Azken 20-30 urteotan, dena dela, estatuaren zenbait enpresa pribatu bihurtzearen aldeko jarrera ere erakutsi izan du, baita pixkanaka zergak murriztekoa ere. 1980tik aurrera, bereziki Gro Harlem Brundtlanden gidaritzapean, alderdia eskuindartuz joan zen, alderdi kontserbadoreengana ihes zihoazen boto-emaileak atxikitzeko asmoz.

Alderdi Langiletiarraren egoitza.

1887an sortua, apurka-apurka hazi zen, 1927an Norvegiako alderdi bozkatuena bihurtu arte (gaur egunera arte gorde duen tokia). 1945 eta 1961 bitartean, gehiengo osoa izan zuen parlamentuan (Stortinget). Horrela, 1935etik gaur arte, hamasei urtetako epea kenduta (1963ko iraila, 1965-1971, 1972-1973, 1981-1986, 1989-1990, 1997-2000 eta 2001-2005) Norvegiako lehen ministro guztiak Alderdi Langiletiarreko kide izan dira. Agintean egon den urte guztietan, gainera, bakarrik jaurri izan du, 1945eko tarte labur bat (Bigarren Mundu Gerraren osteko egoera kudeatzen hasteko) eta 2005etik honakoa izan ezik. Azken horretan, Zentroko Alderdiarekin eta Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin jaurri du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Norvegieraz [bokmål]) Arbeidarpartiet - Webgune ofiziala.
  • (Ingelesez) [1] - Alderdiari buruzko informazioa, ingelesez.