Nova Gorica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nova Gorica
Nova Gorica
 Eslovenia
Nova Gorica 0720069 1600x1062 77.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Gorizia
Alkatea Matej Arčon
Izen ofiziala Nova Gorica
Jatorrizko izena Nova Gorica
Posta kodea 5000
Geografia
Koordenatuak 45° 58′ 00″ N, 13° 39′ 00″ E / 45.966666666667°N,13.65°E / 45.966666666667; 13.65Koordenatuak: 45° 58′ 00″ N, 13° 39′ 00″ E / 45.966666666667°N,13.65°E / 45.966666666667; 13.65
Nova Gorica hemen kokatua: Eslovenia
Nova Gorica
Nova Gorica
Nova Gorica (Eslovenia)
Karte Nova Gorica si.png
Azalera 309 km²
Altuera 92 m
Mugakideak Gorizia eta Savogna d'Isonzo
Demografia
Biztanleria 36.710 bizt. (2006)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1952
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Klagenfurt, Aleksandrovac, Otočac, San Vendemiano eta Oğuz
http://www.nova-gorica.si www.nova-gorica.si

Nova Gorica (ˈnɔ̀ːʋa ɡɔˈrìːt͡sa ahoskatua), Esloveniako hiria da, Goriziako hiri handiena. 2012ko erroldaren arabera 36.710 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiarekiko mugan kokaturik dago, hango Gorizia hiriaren hedapena denez Nova Gorica izena ("Gorizia berria") izena hartu du. Soča ibaiak banatzen ditu herri biak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Italiak aliatuekin bake ituna zinatu zuen. Bertan Gorizia probintziako lur gehienak Esloveniaren esku geldituko zirela erabaki zen, baina hiri handiena zen Gorizia Italiaren menpe gelditu zen, mugan bertan. Mugak hiriaren erdialdea hartu zuen baina suburbioen %40a Jugoslaviaren barnean (beraz Eslovenian) gelditu zen. Biztanleriari dagokionez hiriaren %20a baino ez zen, 10.000 pertsona inguru. Sakabanatuta zeuden suburbio hauek elkar lotzeko hiri berria eraikitzeko planari ekin zioten 1947an. Nova Gorica beraz planifikaturiko hiri bat da. Edvard Ravnikar arkitektu esloveniarrak diseinatu zuen hiri berria.

Nova Gorica 1952an inauguratu zen ofizialki baina 50. eta 60. hamarkadetan hazten jarraitu zuen. 90. hamarkadan hainbat auzo independente bihurtu ziren eta Esloveniako 10 hiri handienen zerrendatk atera zen. Hala ere aipatu behar da Eslovenia mendebaldeko bigarren hiri handiena dela, Koperren atzetik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ND Gorica futbol taldeak Esloveniako 4 Liga eta 3 Kopa eskuratu ditu, Maribor eta Olimpia Ljubljanaren atzetik palmares onena duen taldea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kostanjevica monasterioa: Hiriaren hegoaldean dagoen Kostanjevica muinoaren oinean eraikitako XVII mendeko monasterio frantziskotarra da.
  • Sveta Gora mendia: Mendi sakratua esan nahi du, izan ere 450 urtetan zehar erromesen leku kuttuna izan baita. 682 metrotako altuera dauka eta bertatik ikuspegi itzela dago egun garbietan, Istria, Venezia, Dolomitak eta Juliotar Alpeak ere ikus daitezke.
  • Branik gaztelua: Hiritik gertu dagoen XIII mendeko gaztelua.
  • Siolkan zubia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nova Gorica Aldatu lotura Wikidatan