Nuevo Constante
Itxura
Nuevo Constante D-9 | |
---|---|
Espainia Euskal Herria | |
Ontziola: | Vigo |
Mota: | Lurrunontzi |
Uretaratze data: | 1928 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 62 t. tona |
Luzera: | 23,70 m |
Zabalera: | 5,10 m |
Sakonera: | 1,80 m |
Abiadura: | 9 korapilo |
Eskifaia: | 8-12 marinel |
Nuevo Constante lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Arturo Juan Freire Barreiro bouzastararena. Constante Barreiroren bikia izan zen. Vigon eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko apirila) eta D-9 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera pasa zen. BIAren agindutara gelditu zen (1937/8/1), minen miaketan esku hartu zuelarik Santander eta Gijónen. Azkenik Arcachonen babestu zen (37/10/23) eta hantxe izan zen gudatea amaitu bitartean. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).