Nukleorik gabeko planeta
Nukleorik gabeko planeta planeta teluriko mota teoriko bat da, nukleo metalikorik gabekoa. Horren ordez harrizko mantu erraldoi batez osatuta legoke.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sara Seager eta Linda Elkins-Tanton astronomoek planeta mota hauen sorbidea argitzeko bi modu azaldu zituzten 2008an Astrophysical Journal aldizkarian argitaratutako ikerketa-dokumentuan.[1]
Lehendabiziko balizko eran planeta hauek kondrita minerala bezala uretan aberatsa den material oxidatu batetik eratuko lirateke akrezio bidez. Planetok gune hotz batean sortuko lirateke, izar zentraletik urrun.
Bigarren balizko eran planeta hauek uretan eta burdinan aberatsa den material oxidatu batetik eratuko lirakete. Alabaina, burdinak urarekin erreakzionatzen du burdina oxidatuz eta hidrogenoa askatuz nukleo metalikoaren diferentziazioa gertatu baino lehen. Baldin eta burdin-tantatxoak ondo nahasi badira eta behar bezain txikiak badira (<1 zentimetro), aurreikusi bezala burdina oxidatzen da eta mantuan harrapatuta geratzen da, nukleoa sortu ezinik.
Eremu magnetikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dinamoaren teoriaren arabera likido egoeran dagoen nukleo metaliko jariakorrak sortzen du Lurraren eremu magnetikoa. Superlurretan, ordea, planetaren masa handiak presio handiak eragin ditzake likatasun eta urtze-tenperatura handiekin batera. Horrek geruzak bereiz daitezen galarazten du, geruza bakarreko nukleo gabeko mantua eratuz. Beraz, Lurran solido egoeran dagoen magnesio oxidoa likido egoeran egon liteke Superlurretako presio eta tenperaturen pean, mantua eremu magnetikoa sortzeko gai bihurtuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Seager, Sara; Elkins-Tanton, Linda. (2008). «Coreless Terrestrial Exoplanets» Astrophysical Journal 688: 628–635 orr.. doi: . Bibcode: 2008ApJ...688..628E. (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).