Numendil
Numendil, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Numenorreko Dunadan bat da, Amandilen aita. Anduniëko Jaunen artean hamazazpigarrena izan zen bere aita hil ondoren, honen izena ezagutzen ez delarik. Baina bere aitona Eärendur izan zela ezagutzen da, Lindoriëren anaia, eta, beraz, Inzilbêth erreginaren osaba.
Legendariumeko beste bertsio batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christopher Tolkienek Erdialdeko Lurraldearen historia laneko liburuetan, zehazki bederatzigarrenean, Erdialdeko Lurraldeko Herriak izenburukoa, xehetutako beste bertsio batzuetan, Numendilen oinordekoa ez zen Amandil, Elentir izeneko beste seme nagusi bat baitzuen, Numenorreko Tar-Palantir erregearen alaba zen Mirielekin maitasun harreman bat izan zuena.
Izenaren etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Numendil izena, quenyazkoa da, Numenorren, Leialen artean, are gehiago hauen buruzagiak ziren Anduniëko Jaunen artean naturala zen bezala. Izenak, esanahi ezberdinak izan ditzake osatzen duten bi zatietako bakoitzaren esanahiaren arabera:
- Numen: "mendebaldea" esan nahi du.
- -ndil: baita -Idil bezala ere, debozioa adierazten duen atzizki bat da, eta, beraz "-ren maitalea", "-ren laguna" edo "-ren zalea" bezala itzul daiteke.
Honela, izenak, "Mendebaldearen maitalea" edo "Mendebaldearen laguna" esan nahi dezake.