Edukira joan

Anduniëko Jaunak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anduniëko Jaunak, Tolkienen legendariumean agertzen diren pertsonaiak dira. Numenorreko nobleziako Dunedainak dira, Silmariënen ondorengoak, Tar-Elendilen alaba nagusia, garaiko legeen ondorioz (Tar Aldarionek aldatu arte), Silmariëni zetrua eman ezin ziola eta, Anduniëko portuen jauntza eman ziona, Numenorreko lurren mendebaldean.

Lehen Jauna Valandil izan zen, Silmariënen semea, eta "erregeen etxekoen ondoren, ohore gehien zutenak bezala hartzen ziren, Elrosen leinukoak izateagatik". Erregeei leial ziren jaunak ziren, eta beti zeuden zetruaren aholkularirik garrantzitsuenen artean.

Hala ere, hasieratik sentitu zuten Eldarrenganako maitasun berezi bat, baita Valarrekiko errespetu handia ere, eta itzala Numenorren hazi zenean, Leialei, ahal izan zuten bezala lagundu zieten, erregeen bihotza, aholkurik zuzenenak emanez zuzentzen saiatuz. Eurei buruz ez da askorik ezagutzen, ezta zenbat izan ziren ere, denbora askoan zehar, ez baitziren ageri-agerian aurkeztu, baina, eurei buruz hitz egiten direnen artean, Inzilbêth, Eärendur jaunaren iloba zegoen, Ar-Gimilzôr erregearekin ezkontzera behartua izan zena eta norekin bi seme izan zituen, Inziladûn eta Gimilkhâd, lehena, beranduago, Tar-Palantir bezala ezagutua izan zena. Hala ere, ospetsuena, Amandil izan zen, Numendilen semea, aldi berean, Anduniëko azken jauna izan zena Ar-Phârazon erregearen erregealdian. Leialak, Sauronen gaiztotasunetik babesteko ahal bezain beste egin zuen eta mendebalderantz ohartu gabe nabigatu zuen Valarrei laguntza eskatzeko asmoz, ordutik aurrera, berari buruz sekula gehiago ezer jakin ez zelarik.

Anduniëko Jaunen bitartekaritzaren bidez, Elrosen leinua mantendu ahal izan zen Numenor erori ondoren (eta eurekin salbatu zen Barahirren eraztuna, Amandilen seme zen Elendilek, hondoratzetik salbatzea lortu baitzuen, eta, bere seme Isildur eta Anarionekin batera, erbesteko erresuma numenortarrak sortu zituzten iparraldean, (Arnor) eta hegoaldean, (Gondor).