Obanosko Misterioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Obanosko Misterioa Nafarroako herri horretan egiten duten formatu handiko antzezlana da, auto sakramental moduan egina. Manuel Iribarren eta Antonio Venturaren testuak erabiliz, Santos Begiristain apaizak sortu zuen gidoia Misterio de San Guillén y Santa Felicia izenez. Musikagilea Luis Morondo izan zen.[1] 1965ean estreinatu zuten eta 2000tik aurrera urte bikoititan bertoko Foru plazan antzezten dute. Antzezpenak zortzi urte irauten du eta 300 eta 400 auzokidek egiten dute.

1993an Nafarroako Jaialdien barnean sartu zuten eta 2001ean Espainiako Gobernuak Interes Turistiko Nazionaleko jai izendatu zuen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antzezlana Erdi Aroko kondaira batean oinarritzen da. Kondairaren arabera, Akitaniako San Gilen duke gaztea eta Santa Felizia bere arreba erromes joan ziren Santiagora.

Obanostik igarotzen ari zirela, Santa Feliziak bertan geratzea erabaki zuen. Lur horiek zeharkatzen zituzten erromesei lagundu nahi zien. San Gilen, jeloz eta amorruz beterik, arreba hor geratu ez zedila saiatu zen. Ez zion, ordea, konbentzitu, eta, haserre bizian, San Felizia hil zuen. Dukea, triste eta damututa, Obanostik hurbil dagoen Arnotegiko ermitan sartu zen, Donejakue bidea negar batean egin eta gero.[2]

Zuzendari eta antzezle nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldia Urtea Data Zuzendaria Zuzendari
laguntzailea
Felicia Gilen Agurea
I 1965* Claudio de la Torre Edda de los Ríos Enrique Closas ?
II 1966 Claudio de la Torre Edda de los Ríos Enrique Closas ?
III 1967 Claudio de la Torre Mª Dolores Ostiz Ricardo Merino ?
IV 1968 Claudio de la Torre Ángeles Makua Francisco Acosta ?
V 1969 Claudio de la Torre Beatriz Carvajal Francisco Acosta ?
VI 1970 Claudio de la Torre Beatriz Carvajal Francisco Acosta ?
VII 1971* Claudio de la Torre Beatriz Carvajal Francisco Acosta ?
VIII 1972 Claudio de la Torre María del Puy Ramón Corroto ?
IX 1973 Pablo Villamar Mariló Muñoz Jesús Vega ?
X 1974 Pablo Villamar Verónica Orueta José Mª Casiano ?
XI 1975 Roberto Carpio Merche Eskirotz Ángel Martínez ?
XII 1976* Roberto Carpio Merche Eskirotz Ángel Martínez ?
XIII 1977 Roberto Carpio Merche Eskirotz Ángel Martínez ?
XIV 1993* Joaquín Corcuera Paula Jaurrieta Javier Baigorri ?
XV 1999* Uztailaren 24-abuztuaren 1 Iosu Garín Bibí Liras Paula Jaurrieta Javier Baigorri Manolo Monje
XVI 2000 Alfonso Segura López de Dicastillo Bibí Liras Noemí Alcalá Javier Baigorri Manolo Monje
XVII 2002 Uztailaren 20-27 Alfonso Segura López de Dicastillo Bibí Liras Noemí Alcalá Javier Baigorri Manolo Monje
XVIII 2004* Uztailaren 24-31 Javier del Cura Txema Villaplana Noemí Alcalá Manuel Salamanca Félix Ansorena
XIX 2006 Uztailaren 22-29 Alfonso Segura López de Dicastillo Bibí Liras Noemí Alcalá Javier Baigorri Jaime Malón
XX 2008 Uztailaren 19-26 Javier del Cura Txema Villaplana Noemí Alcalá Xabi Olza Félix Ansorena
XXI 2010* Ez zuten egin

*: Done Jakueren urtea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]