Odolezko Arranoa
Odolezko Arranoa (antzinako eskandinavieraz: rísta blóðörn) zenbait eskandinaviar sagetan ustez giza sakrifizio moduan aipatzen den tortura eta heriotz zigor metodoa da. Heriotz zigor hau biktima bizkarrezurrretik irekiz, eta sahiets-hezurrak ebaki eta bi hegal odoltsuen antzera zabalduz, eta birikak kanpora ateraz gauzatu ohi zen. Zauri irekia gatzez estaltzen zen. Eskaldiar olerkien eta sagen arabera, exekuzio metodo honen bidez hildako biktimen artean Aelle Northumbriakoa eta Ekialdeko Angliako Edmundo Martiria erregea,[1] Harald I.a Norvegiakoaren semea Halfdan Haleg, Munsterko Máel Gualae erregea eta beharbada Ælfheah dCanterburykoa apezpikua leudeke.
Ohitura honen izatea eztabaidan dago. Batzuentzat gertakari historikoa da: kristauek paganismoari zioten gorrotoaren frogak; beste batzuentzat aldiz fikzio hutsa da: islandiar heroi sagak, eskaldiar olerkigintza eta zehaztasunik gabeko itzulpenak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Vikings 793-1066 Ian Heat-Angus McBride (1985) ISBN 0-85045-565-0 12. orr.