Odori parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Odori parkea

Odori parkea (大通公園 Ōdōri Kōen?) , Japoniako iparraldean dagoen Sapporo hiriaren erdigunean dagoen parkea da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak "kale luzearen parkea" esan nahi du, eta daukan itxurari egiten dio erreferentzia, 1'5 kilometro luze den errektangulu estua hartzen baitu. Guztira 78.901 m²-tako azalera dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1869an Sapporo asentamendua sortu zen eta hasierako urteetan hainbat plangintza egitasmo izan ziren. 1871ean su-etena eratzea pentsatu zen eta horretarako eraikinik gabeko laukizuzena diseinatu zen eta honen ingurua hasi zen hiria eratzen. 1872an hiriko kale nagusia zen eta hasieran Shiribeshi Dōri izena izan bazuen ere 1881ean Odori izendatu zuten, jendeak izen hori erabiltzen baitzuen.

1876an 6.600 m²-ko lorategiak ezarri ziren eta 1909an kale peatonala bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean nekazal lur bihurtu zen eta batez ere patatak landatu ziren hiriko populazioa elikatzeko. Gerra bukatzerakoan indar aliatuek hiria okupatu zuten eta Odori zabortegi bihurtu zuten. Mendebaldeko zatian tenis eta baseball zelaiak ere eraiki zituzten. 1950an indar aliatuek alde egin zuten eta parkean garbitu eta lorategi berriak ezarriz joan ziren hurrengo urteetan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odori parkea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 43° 03′ 35″ N, 141° 20′ 47″ E / 43.05972°N,141.34639°E / 43.05972; 141.34639