Sapporo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sapporo
 Japonia
Hokkaido Sapporo Odori Park.jpg
Flag of Sapporo, Hokkaido.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Ishikari
Ofiziala 札幌市
Geografia
Koordenatuak 43° 03′ N, 141° 21′ E / 43.05°N,141.35°E / 43.05; 141.35Koordenatuak: 43° 03′ N, 141° 21′ E / 43.05°N,141.35°E / 43.05; 141.35
Sapporo hemen kokatua: Japonia
Sapporo
Sapporo
Azalera 1.121 km²
Demografia
Biztanleria 1.919.684 biztanle (2014)
Dentsitatea 1.712,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea www.city.sapporo.jp http://www.city.sapporo.jp/city/english/ www.city.sapporo.jp

Sapporo (札幌市 Sapporo-shi?) , Hokkaidoko hiriburua da. Populazioaren arabera, Japoniako bosgarren hiri handiena da, eta azaleraren arabera, hirugarrena. 2014ko erroldaren arabera 1.919.684 biztanle ditu.

Hiria ezaguna da 1972ko Neguko Olinpiar Jokoak hor egin zirelako. Urtero, Elur Jaialdia ospatzen da, mundu osotik 2 milioi turista erakartzen dituena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sapporo Hokkaido uhartean kokaturik dago, Ishikari lautadako hego-mendebaldean, Toyohira ibaiaren eremu alubialean hain zuzen ere. Hiriaren mendebaldean eta hegoaldean mendi ugari daude eta hauetatik jeisten dira Ishikari ibaiaren ibaiadarrak.

Hirian hainbat parke daude, aipagarrienak Moerenuma eta Odori dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Sapporo, Japan (1981–2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −0.6 0.1 4.0 11.5 17.3 21.5 24.9 26.4 22.4 16.2 8.5 2.1 12.9
Batez besteko tenperatura (ºC) −3.6 −3.1 0.6 7.1 12.4 16.7 20.5 22.3 18.1 11.8 4.9 −0.9 8.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −7.0 −6.6 −2.9 3.2 8.3 12.9 17.3 19.1 14.2 7.5 1.3 −4.1 5.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.6 94.0 77.8 56.8 53.1 46.8 81.0 123.8 135.2 108.7 104.1 111.7 1106.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 28.8 25.4 23.5 6.4 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 1.2 13.9 26.5 125.8
Eguzki orduak 92.5 104.0 146.6 176.5 198.4 187.8 164.9 171.0 160.5 152.3 100.0 85.9 1740.4
Hezetasuna (%) 70 69 66 62 66 72 76 75 71 67 67 69 69
Iturria: [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar ainuak bizi izan ziren Ishikari lautadan. 1866an, Edo Aroaren amaieran, ubide bat eraiki zen eta kolono japoniarren asentamentua eraiki zen honen ertzean. Ainuerazko izena eman zioten asentamenduari, sat poro pet (サッ・ポロ・ペッ), "ibai lehor handia" esan nahi du. Fundazio urtea ordea 1868a da, Meiji gobernuak asentamendua onartu eta Hokkaido uhartearen hiriburutza bertan ezarri zuenean. Aurreko hiriburua uhartearen hegoaldean dagoen Hakodate kai-hiria zen, baina uharte osoa kontrolatzeko Sapporo egokiagoa zela eritzi zuen gobernuak.

1870-71 artean Estatu Batuetako gobernuari laguntza eskatu zioten lautada egokitu eta hiria planifikatzeko. Horace Capron nekazaritza idazkariak oin kuadrikulatua diseinatu zuen angelu zuzeneko blokeak eraikitzeko eta Odori parkearen inguruan eraikitzen hasi zen Sapporo.

Honshu uhartetik zetozen inmigranteek hiria azkar handitu zuten urte gutxitan. 1876an Edwin Dun abeltzain amerikarrak ardi eta behi haztegiak ezarri zituen hiriaren inguruko lurretan eta William S. Clark-ek nekazaritza eskola sortu zuen. 1880an Hokkaidoko lehen trenbidea inauguratu zen Sapporo eta Otaru artean.

Bigarren Mundu Gerran 1945eko azken egunetan jasan zituen bonbaketak. 190 hildako izan ziren eta ia 7.000 zauritu, baina 78.000 pertsona etxerik gabe gelditu ziren. Gerraren ondoren kaltetutakoa berreraiki egin zen eta 1950ean Elurraren Jaialdia abiatzearekin batera hiriak bultzada nabarmena izan zuen. 1972ko Neguko Olinpiar Jokoak bertan ospatu izanak mundu mailako izena eman zion.

2002ko Munduko Futbol Txapelketako egoitza bat izan zen eta hiru partida jokatu ziren bertan:

  • Alemania - Saudi Arabia
  • Argentina - Ingalaterra
  • Italia - Ekuador

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sapporon hirugarren sektorea da nagusi, teknologia industria bereziki. Turismoa ere ugaria da, batez ere neguko kirolak egitera datozenen artean.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sapporoko barrutiak.

10 barrutik osatzen dute Sapporo hiria. Chūō-ku da erdigune administratiboa.

  • Atsubetsu-ku (厚別区?)
  • Chūō-ku (中央?)
  • Higashi-ku (東区?)
  • Kita-ku (北区?)
  • Kiyota-ku (清田区?)
  • Minami-ku (南区?)
  • Nishi-ku (西区?)
  • Shiroishi-ku (白石区?)
  • Teine-ku (手稲区?)
  • Toyohira-ku (豊平区?)

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hokkaido Nippon-Ham Fighters beisbol taldeak bertan du egoitza. Birritan izan da Japoniako txapelduna eta 6 aldiz irabazi du Ozeano Bareko liga.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sapporo Aldatu lotura Wikidatan