Edukira joan

Oihana Zubikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Zubikoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOihana Zubikoa Paniagua
JaiotzaGasteiz1994ko martxoaren 27a (31 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaAltsasu
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta irakaslea
IMDB: nm4237776 Edit the value on Wikidata

Oihana Zubikoa Paniagua[1] (Gasteiz, Araba, 1994ko martxoaren 27a) aktorea eta irakaslea da. Ezaguna da batez ere La extension del cielo (2012), El ángel entre la niebla (2012) eta Nexos (2014) filmetan egindako lanarengatik.[2]

Oihana Paniagua Zubikoa zituen abizenak jaiotzez, baina ordenaz aldatu ditu. Gasteizen jaio zen 1994an eta Altsasun (Nafarroa) bizi da. Gustuko du korrika egitea, hala noa, San Silvestre.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Alastrueyren filmetan lan egin du batez ere. 2010ean egin zuen debuta zineman, Karlos Alastrueyk zuzendutako El ángel entre la niebla film luzean paper nagusietako batekin. Pelikula horretan, Oihana izeneko neska gazte lotsati baten papera egin zuen. Bere aita minbiziak larriki jota zegoen. Era berean, neska ikaskide batekin maiteminduta dago ezkutuan. Oihanak basoan ate magiko bat aurkitu zuen, zeharkatzen zuenari bere desiorik intimoena betetzea ahalbidetzen ziona. Andrei Tarkovskyren Stalker filmeko pertsonaien antzeko paradoxa bati aurre egin behar zion horrela Oihanak.

Oihana Paniaguak zineman eta bideoan egindako beste kolaborazio batzuk dira Roca Bon: la geometria del alma dokumentalaren euskararako bikoizketa, Germán Ormaechearen Look at me bideosormena musikarekin eta Karlos Alastrueyren La extension del cielo film esperimentala.

2011n, Oihana Zubikoa Karlos Alastrueyren El espíritu de la escalera film luzearen protagonista izan zen. Bertan, Ura interpretatzen du, bere lagun taldearekin batera inoiz irten ezingo den baso batean galtzen den neska, baina bertan bizitzen denbora asko daramaten pertsona talde batek hartuko ditu. Ura txundituta dago Ira gaztearekin, sekreturen bat gordetzen duela ematen du eta.

Andramendi ikastolako irakaslea da, Tere Irastortzak zuzentzen duena. Ikastola horretan 2018an hasi zen. 2019ko udan, berriz, ikastola bertan behera utzi zuen, Iruñeara joanez.

Altsasun kultura euskaraz ainguratu gura ekimeneko kidea da. Euskara dela eta hauxe esan zuen:[4]

"Euskarazko eskaintza ezak erdarakoen gorakada dakar"[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 2018ko Arabako Boulder Ligako sailkapena, Euskal Herriko Mendizale Federazioaren webgunean.
  2. (Gaztelaniaz) «Oihana Paniagua | Reparto, Dirección de la segunda unidad o asistencia a dirección» IMDb (kontsulta data: 2025-03-28).
  3. San Sivestre. .
  4. a b Paniagua Corazao, Valentín. (2010). «Una conversación con Valentín Paniagua» Homenaje a Valentín Paniagua Corazao (Pontificia Universidad Católica del Perú): 198–213. ISBN 978-9972-42-941-5. (kontsulta data: 2025-03-28).
  5. Alastruey, Karlos. (2014-03-15). El espíritu de la escalera. Erroibar Films, Katpa Producciones Audiovisuales (kontsulta data: 2025-03-28).
  6. Revista de la Academia de Cine de España, 2011 ekaina. .
  7. Revista de la Academia de Cine de España. 2011 azaroa. .
  8. Alastruey, Karlos. (2012-01-10). El ángel entre la niebla. Erroibar Films, Katpa Producciones Audiovisuales (kontsulta data: 2025-03-28).
  9. Alastruey, Karlos. Roca Bon: La geometría del alma. Erroibar Films (kontsulta data: 2025-03-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]