Oihane Zuberoa Garmendia Glaria
Itxura
(«Oihane Zuberoa» orritik birbideratua)
| Oihane Zuberoa Garmendia Glaria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Erronkari, 1993 (32/33 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, idazlea, irakaslea eta ikertzailea |
Oihane Zuberoa Garmendia Glaria (Erronkari, Nafarroa, 1993) nafar idazlea, poeta eta filosofia-irakaslea da. 2020an Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen euskarazko kategorian Bidaia (h)ariketak izenburuko poesiarekin.[1]
Filosofia ikasketak egin zituen Donostian eta Arte, literatura eta pentsamendu konparatuko masterra Bartzelonan. Gaur egun filosofia-irakasle egiten du lan.[1]
Berria egunkariko kolaboratzailea ere bada.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatura historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goethe: entre comediógrafo y comediante. Una aproximación teórica al fenómeno cómico en el Fausto. (2017, Ápeiron Ediciones)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidaia (h)ariketak (2020, Denonartean)
- Bi aldiz iraun (2023, Balea Zuria).[2]
Aforismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apurkinak. (2025, Pamiela).[3]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Saria euskaraz. Bidaia (h)ariketak lanagatik
- Lauaxeta saria (2024)[4] poesia arloan Bi aldiz iraun lanagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Picado, Paul. (2020-07-17). «Oihane Zuberoak irabazi du Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Saria euskara arloan» El Correo (kontsulta data: 2021-02-24).
- ↑ Ubeda, Garbine. (2023-11-07). «Irauten duenari gorazarre» Berria (kontsulta data: 2023-11-07).
- ↑ «Oihane Zuberoa Garmendiak ‘Apurkinak’ aforismo bilduma argitaratu du» Berria 2025-05-12 (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ «Bizkaiko Foru Aldundiak Labayru Fundazioak euskararen alde egindako lana saritu du 2024ko Ohorezko Lauaxeta sariarekin - Komunikazioa - Bizkaia.eus» Komunikazioa (kontsulta data: 2025-02-17).